| Faxistek Franco eta PPren aldeko pintadak egin dituzte Olabeagako gaztetxean |
|
|
|
| domingo, 02 de noviembre de 2008 | ||||||
![]() Ostegunean sartu ziren faxistak Olabeagako gaztetxean eta "Gora Franco", "viva la Falange" eta "vota PP" margoketak egin zituzten. Gazte Asanbladetik erasoa salatu eta horrelako jarrera faxistak ez dituztela onartuko adierazi dute. Alderdi politikoek ez dute salatu erasoa. Gazte Asanbladak salatu duenez ez da lehenengo aldia Olabeagako gaztetxea erasotzen dutela. Duela hilabete bat jasan zuten lehenengo erasoa gaztetxearen sarreran graffiti neonazi bat egin zutenean. Bertan NEONAZI SIEMPRE irakurri zitekeen zeltar gurutze eta esbastika alboan zituela. Ostegunean, modu klandestino batean sartu ziren gaztetxera. Barruan zirela, dispertsioaren kontrako ikurriña ezabatu eta PP eta falangearen aldeko pintadak egin zituzten. Bestalde instalazio elektrika moztu eta lapurtu zuten.
Argazkiak gaztesareatik hartutakoak dira.
Powered by !JoomlaComment 3.12 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved. |
||||||
| < Anterior | Siguiente > |
|---|













