| Foru Aldundiko 80 langile inguru kaleratuko dituzte |
|
|
|
| mircoles, 29 de octubre de 2008 | ||||||
|
1993an hasi ziren lanean Lan Eskaintza Publikoa bertan behera geratu zelako, Aldundiaren kontrako errekurtso bat tartean. Ordutik datorren gatazkak aurrera egin zuen, eta 1998 urtean orduan Lehendakaritzako foru ahalduna eta orain Bizkaiko Ahaldun nagusia denak, Jose Luis Bilbaok alegia, beraien alde egin zuen, bai bileretan eta baita kalean egindako mobilizazioetan ere. Egoera latza baldin bada 80 pertsona batzen duen kolektibo osoarentzat are latzagoa Administrari laguntzaileak diren 32 kideentzat. 15 urte pasa ondoren ez zaie ematen inolako aukerarik ematen euren lanpostua defendatzeko, Aldundiak ezbaitu laguntzaileentzako lan eskaintzak konbokatzen. Foru Jauregiaren aurrean egindako kontzentrazio batean aldundiari eskatzen diote enplegua finkatzeko eskaintza publikoa burutzeko dauden mekanismoak aktibatzeko, beste kolektiboekin egingo duen antzera.
Powered by !JoomlaComment 3.12 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved. |
||||||
| < Anterior | Siguiente > |
|---|











Aldundiko langileak dira eta bertan egon dira lanean 15 urtetik gora, kasu gehienetan. Justizia espainiarrak hartutako erabaki baten ostean kale gorrira joan daitezke eta Foru Administrazioak orain arte ez du inolako borondaterik erakutsi arazo latzari konponbide bat emateko.