Indarkeria sexistaren kontrako manifestazioa antolatu dute ostiralerako PDF Imprimir E-Mail
mircoles, 22 de octubre de 2008

Aurreko asteetan Bilbon izandako eraso sexistak salatzeko Bilboko mugimendu feministak manifestazio bat antolatu du ostiral honetarako. Mobilizazioa arratsaldeko 7:30etan abiatuko da Arriagatik.

Bilboko mugimendu feministak ohar baten bidez salatu du aurreko asteetan hainbat eraso sexual gertatu izana, "emakumeon askatasuna eta borondatea zanpatua izan delarik".

Honez gain, eraso lesbofoboak eta eraso fisikoak ere gertatu direla gurean, aipatu dute. Guzti honengatik, Bilboko Mugimendu Feminista osatzen  duen Bizkaiko Emakume Asanblada, Bilgune Feminista, Lanbroa, Hankaz Gora, Iduna, Kiskitinak eta STEE, ESK, LAB, ELA eta Mugarik Gabe emakume arloak taldek jasaezina bihurtzen ari den jazarpen eta indarkeria sexista salatzeko asmoz kalera irtengo dira manifestatzera.

Antolatzaileek kaleratutako oharra:

Gure indar guztiekin gaur ere salatu nahi dugu Euskal Herriko eta mundu osoko emakume askok gizonengandik pairatzen dugun biolentzia sexuala, fisikoa eta psikologikoa, horiek pentsatzen baitute emakumeok haienak garela eta gure destinoa haiek zerbitzatzea dela.

Bereziki azken aste hauetan Bilboko auzo ezberdinetako emakume askok jaso dituzten mota ezberdinetako agresioak; esaterako eraso lesfoboak Alde Zaharrean, Deustun eta Artxandako inguruetan  bortxaketak.

Sistema patriarkala erabateko erantzulea da, eta, bertan, emakumeok eraso horiei guztiei aurre egiten diegu. Horrez gain, instituzio politikoek, sistema judizialak, hezkuntza-sistemak, elizak eta publizitateak sistema hori babestu eta sendotu egiten dute, indarkeria menderakuntza eta bereizkeria sexistarako tresna moduan erabiltzen duten gizonen laguntasunaz eta koldarkeriaz. Azken batean, jarrera horren bidez, euren pribilegio sozialak bermatzen dituzte, eta ageri-agerian jartzen da justizia, elkartasuna, bakea eta giza eskubideak sustatzen dituen gizartea eratu nahi omen dutenen hipokresia, ez dituztelako inondik inora eta benetako borondateaz kolokan jartzen gizonek emakumeen gainean dituzten botere-abusuko harremanak.

Bestetik enfatizatu nahi dugu Emakumeok nola bizitzen ditugun gaua eta kalea,  nola babestu behar dugun gure burua eta alarmismorik gabe, baina autokonzientzia handiz, erne mantendu behar dugun. Gure ausardiari eta erresitentziari esker lortu ditugun aurrerapenak ezin daitezke gutxitu beldurragatik  eta segurtasun ezagatik. Ez dugu onartuko lortu ditugun esparruak eta ordutegiak erasotzaileek desjabetu diezazkiguten.

Biolentzia sexista erauzi ahal izateko, egoera hau gure jendartearen arazo larria dela onartu behar dugu. Eremu guztietan modu eraginkorrean, neurri zehatzekin eta hauek betearaziz esku hartzeko beharra dago. Emakumeon gorputza, lana eta jendartearen garapenerako egindako ekarpenak baloratu eta erasotzaileak kontrolpean izateko neurriak finkatu eta erasoak izan diren emakumeentzat babes neurri aproposak ezarri.

MUGIMENDU FEMINISTAK emakumeen antolakuntzari dei egiten die, gizarte-aldaketak lortzeko. Horrela, arazo hau konpondu ahal izango da, eta behar besteko baliabide materialak eta jabekuntza izango dituzte, euren gorputzak, bizitzak eta askatasuna defendatzeko.

Era berean, gizonei ere dei egiten diegu, gizonek emakumeen inguruan ezarritako hierarkizazioa gizarte-bidegabekeria dela onartu dezaten, emakumeen aurkako ohiko indarkeria estali ez dezaten, euren ingurunean salatu dezaten eta era guztietako sexismoaren aurkako borrokarekin bat egin dezaten.

Indarkeria sexista Bilbon urrian zehar:

[08-X-20] Gizonezko bat emaztea leihotik botatzen saiatu da

[08-X-17] Beste gizonezko batek bikotekidea jo eta mehatxatu du Bilbo Zaharrean

[08-X-14] Nueva agresión sexista, esta vez en Atxuri

[08-X-13] Otro detenido en Bilbo por agredir a su ex-pareja

[08-X-12] Bigarren neska bat bortxatu dute astebeteko epean

[08-X-09] Hiru gizonezko atxilotu dituzte neska bati sexu erasoa egin diotelakoan

Comentarios
Añadir nuevoBuscarRSS
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
 
 
Security Image
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.

 
< Anterior   Siguiente >

Hiritarrak

Exigen a Diputación servicios sociales dignos

martes, 30 de junio de 2009

Trabajadores sociales que desempeñan su labor en el Servicio contra la Exclusión Social, representantes del Comité de...

La mayoría de los módulos de FP ofertados por la red pública sólo se pueden cursar en castellano

martes, 30 de junio de 2009

El viernes finaliza el plazo de matriculación de los ciclos formativos de grado medio y superior. Branka denunció el pasado...

Gehiegizko gastu militarrak salatu dituzte Foru Jauregiaren aurrean

martes, 30 de junio de 2009

Objekzio fiskala egin duten bi pertsonei Bizkaiko Foru Aldundiak jarritako isunaren zati bat zentimo bateko txanponekin ordaindu dute...

Aurreko artikuloak
 

Gai Nagusia

Cada vez son más las alternativas a la uniformidad informativa

mircoles, 13 de mayo de 2009

article thumbnailUna de las consecuencias del pucherazo electoral que ha conducido a López a la Lehendakaritza ha sido la ampliación del control mediático, por parte del españolismo. Pronto, sintonizar Radio Euskadi o Euskadi...

Aurreko gaiak

Elkarrizketa

article thumbnail“La pobreza tiene cara de mujer incluso en épocas de crecimiento económico”

mircoles, 13 de mayo de 2009

Maria Luisa Menéndez Asamblea de Mujeres de BizkaiaEn los últimos meses vivimos una reactivación del movimiento feminista. La lucha en defensa del aborto, contra las...

Aurreko Elkarrizketak

Ekonomia

AlbisteakExigen más personal para que los servicios sociales sean justos e universales

lunes, 29 de junio de 2009

Trabajadores sociales que desempeñan su labor en el Servicio contra la Exclusión Social, representantes del Comité de los trabajadores de la Diputación de Bizkaia y la...
+ Irakurri

Aurrekoa artikuloak

Politika

AlbisteakLanderren askatasunagatik 40.000 euro eskatu dituzte

jueves, 02 de julio de 2009

Audientzia Nazionalak 40.000 euro exigitu ditu Lander Fernandez Santutxutarraren askatasunagatik. Landerrek jarraipenak, mehatzuak, bahiketa eta eraso bat salatu zituen publikoki maiatzaren...
+ Full Story

Aurreko artikuloak

Iritzia

GutunakEzker abertzalea

mircoles, 17 de junio de 2009

Kalean dagoen eztabaidari erantzuna ematen, baina aldi berean beste batzuek izan dezaketen iritzia errespetatuz -aitortzen duenez «nork bere burua nahi duen bezala definitu dezake, eta...
+ Full Story

Aurreko artikuloak