| Ana Lizarralde presoaren senideek istripua izan dute espetxera bidean |
|
|
|
| domingo, 12 de octubre de 2008 | ||||||
![]() Jaengo (Andaluzia, Espainia) espetxean preso daukaten Ana Lizarralderen senideek istripua izan zuten atzo bisitara bidean. Autoan zihoazen lau lagunak onik daude, Etxerat-ek jakinarazi duenez. Burgosen gertatu zen istripua Tudanca herriaren inguruan. Errepideko erdibitzaile bat jo zuen autoak, eta kalte material handiak izan zituen. Autoaren barruan Lizarralderen ahizpa, haren bikotekidea eta haien bi haurrak zihoazen. Guztiak ere ondo daude. Istripua espetxera bidean izan zenez, Lizarralderen senideek ezin izan zuten presoa ikusi, bisita eta bisean bisekoa galdu baitzituzten. Berria-tik hartutako notizia [08-VIII-04] Joana Regeiro preso politikoaren senideek istripua izan zuten bisitara zioazela
Powered by !JoomlaComment 3.12 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved. |
||||||
| < Anterior | Siguiente > |
|---|











