| Buztinza eta Gaztelumendi omendu dituzte Amistad kalean |
|
|
|
| jueves, 25 de septiembre de 2008 | ||||||
![]() 1997ko irailaren 24an Guardia Zibilak Jose Miguel Buztinza eta Gaizka Gaztelumendi ETAko militanteak tiroz hil zituen Bilboko Amistad kalean. Hamaika urte eta gero, herritarrek ez dute egun hura ahaztu eta omenaldi xumea eta beroa eskaini zieten ehun bat lagunek atzo iluntzean. “Josemi, Gaizka agur eta ohore” dion pankarta eskegita dago Guardia Zibilak Euskal militanteak hil zituen toki berean. Arratsaldeko 19:30ak pasata ehun bat herritar Amistad kalean bildu ziren biak omentzeko. 1997ko egun hura eta Euskal Herriaren alde zuten konpromisoa gogoratu eta gero, dantzari batek lora eskaintza egin zuen. Ixiltasuna “Herriak ez du barkatuko “ eta “Egindakoa ordainduko duzue” bezalako ohiuekin apurtu egin zen. Ekitaldia Eusko Gudariak kantuarekin amaitutzat eman zuten.
[08-IX-23] Hodei Galarraga eta Egoitz Gurrutxaga gogoan [08-IX-16] Arkaitz Otazua eta Iñaki Hernandez omenduak
Powered by !JoomlaComment 3.12 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved. |
||||||
| < Anterior | Siguiente > |
|---|







