Jazarpen ideologikoa salatu dute ELAko 500 bat delegatuk PDF Imprimir E-Mail
mircoles, 24 de septiembre de 2008

ImageLegez kanporatzeak salatzeko 500 lagun bildu dira Espainiako Gobernuak Bilbon okupatzen duen egoitzaren aurrean egindako elkarretaratzean. Euskal Herrian "salbuespen demokratikoa" bizi dela esan du Jose Elorrietak. Bihar ezker abertzaleak deitutako beste manifestazio batek PSOEk ezarritako salbuespen egoera salatuko du. Mobilizazioa arratsaldeko 7:30etan abiatuko da Udaletxearen aurretik.

EHAK eta EAE-ANVren jardunak legez kanpo uzteko erabakiaren aurka protestatzeko elkarretaratzea egin du gaur ELAk Bilbon, Espainiako Gobernuak duen egoitzaren aurrean, eta 500 bat lagun bildu dira, Abertzaleak eta langileak garelako, ez gaude ados. Ilegalizaziorik ez! lelo hartuta. "Erabaki horiek guztiek argiro erakutsi digute Espainiako Estatuak ezin diola euskal gatazkari heldu, bide politikoetatik, behintzat; eta, beraz, gero eta sinestuago gaude Estatuak nekez eskain dezakeela irtenbide demokratikorik", dio sindikatuak.

ELAren iritziz, Espainiako Auzitegi Gorenak legez kanporatzeez hartutako erabakiak estaldura judiziala eman dio Gobernuaren aldez aurreko erabakiari; "hau da, askatasunen alde eta terrorismoaren aurka delako estatu ituna betez harturiko erabakiari".

"Bereziki parte-hartze politikorako eskubidea murriztea helburu" duelako salatu izan du sindikatuak Espainiako Alderdien Legea. "Halaber, bistakoa da hauteskundeei begira egindako kalkulu baten arabera burutu dela ilegalizazio prozesu hori". ELAk Alderdien Legea indargabetzeko eskatu du berriro.

Elkarretaratzea amaitzean Euskal Herrian "salbuespen demokratikoa" bizi dela salatu du Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusiak, eta Espainiako Estatuak, gobernua edozein dela ere, prozesu subiranistaren kontra egiteko erabiltzen duela "terrorismoaren kontrako politika". "Lizarraz geroztik Estatuari kezka gutxiago sortzen dio ETAk orduan abiarazitako burujabetzaren aldeko prozesu zibilak baino", azpimarratu du.

Berria-tik hartutako notizia. 

Comentarios
Añadir nuevoBuscarRSS
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
 
 
Security Image
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.

 
< Anterior   Siguiente >

Hiritarrak

Exigen a Diputación servicios sociales dignos

martes, 30 de junio de 2009

Trabajadores sociales que desempeñan su labor en el Servicio contra la Exclusión Social, representantes del Comité de...

La mayoría de los módulos de FP ofertados por la red pública sólo se pueden cursar en castellano

martes, 30 de junio de 2009

El viernes finaliza el plazo de matriculación de los ciclos formativos de grado medio y superior. Branka denunció el pasado...

Gehiegizko gastu militarrak salatu dituzte Foru Jauregiaren aurrean

martes, 30 de junio de 2009

Objekzio fiskala egin duten bi pertsonei Bizkaiko Foru Aldundiak jarritako isunaren zati bat zentimo bateko txanponekin ordaindu dute...

Aurreko artikuloak
 

Gai Nagusia

Cada vez son más las alternativas a la uniformidad informativa

mircoles, 13 de mayo de 2009

article thumbnailUna de las consecuencias del pucherazo electoral que ha conducido a López a la Lehendakaritza ha sido la ampliación del control mediático, por parte del españolismo. Pronto, sintonizar Radio Euskadi o Euskadi...

Aurreko gaiak

Elkarrizketa

article thumbnail“La pobreza tiene cara de mujer incluso en épocas de crecimiento económico”

mircoles, 13 de mayo de 2009

Maria Luisa Menéndez Asamblea de Mujeres de BizkaiaEn los últimos meses vivimos una reactivación del movimiento feminista. La lucha en defensa del aborto, contra las...

Aurreko Elkarrizketak

Ekonomia

AlbisteakExigen más personal para que los servicios sociales sean justos e universales

lunes, 29 de junio de 2009

Trabajadores sociales que desempeñan su labor en el Servicio contra la Exclusión Social, representantes del Comité de los trabajadores de la Diputación de Bizkaia y la...
+ Irakurri

Aurrekoa artikuloak

Politika

AlbisteakLanderren askatasunagatik 40.000 euro eskatu dituzte

jueves, 02 de julio de 2009

Audientzia Nazionalak 40.000 euro exigitu ditu Lander Fernandez Santutxutarraren askatasunagatik. Landerrek jarraipenak, mehatzuak, bahiketa eta eraso bat salatu zituen publikoki maiatzaren...
+ Full Story

Aurreko artikuloak

Iritzia

GutunakEzker abertzalea

mircoles, 17 de junio de 2009

Kalean dagoen eztabaidari erantzuna ematen, baina aldi berean beste batzuek izan dezaketen iritzia errespetatuz -aitortzen duenez «nork bere burua nahi duen bezala definitu dezake, eta...
+ Full Story

Aurreko artikuloak