Uribarri eta Zorrotzako jaiekin bukatuko dira aurtengo auzoetako jai herrikoiak. Urtero bezala, bederatzi egunetarako programa koloretsuak eta interesgarriak prestatu dituzte aipatutako auzoen Jai Batzorde herritarrek.
Heltzear daude eta aurtengoa ekimen berriz beteriko programa dute:
OSTIRALA 26-MOZORROEN EGUNA
19:00etan Uribarriko Eskoletako Kanpan PREGOIAren irakurketa Uribarri Konpartsako 1979eko Txupinera izandako MARIA JESUS AGIRREGOITIAren eskutik. Ondoren TXUPINAREN JAURTIKETArekin gure auzoko jaiei hasiera emango diegu.
19:30etan Denok batera auzoko kaleetatik ibiliko gara FANFARRIA, BURUHANDI eta HANKAPALUAK auzoko koadrilen giro alaiarekin. Eskoletako Kanpatik irtengo gara.
21:00etan “Gaizka” arrandegiari esker SARDINAK dastatzeko aukera izango dugu Uribarriko Eskoletako Kanpan.
21:00etan KANTU-POTEOA auzoko tabernetatik zehar “Uribarritarrak” koadrilarekin. Barakaldoko Gazte-Fanfarriak lagunduta.
23:00etan BERBENA Uribarriko Eskoletan ERLAXI taldearen eskutik
Aurtengoan ere, kurtsoan zehar eskaintzen ditugun kurtsoetan aldarrikatzen dugun bezala, Jai Herrikoiak esperientziak konpartitzeko eta zabaltzeko aproposak direla adierazi nahi dugu. Hau dela eta, jendarte eredu parekideak eraiki asmoz Auzoko Jaietan partehartzera gonbidatzen zaituztegu. (ALETU)
12:00etan Aletu Elkarteak 2008-2009 ikasturterako proposatutako KURTSOEN ESKAINTZAren berri emango du Jai Batzordeko Txosnan.
17:30etan Emakumea gai nagusi duen FILMAREN PROIEKZIOA Aletu Emakume Elkarteko lokaletan (Uribarri 1zbk, IFAS eraikina), eta ondoren BIDEO FORUMa.
17:30etan Adin guztientzako ERROMERIA TIRAUKI musika taldea eta Santutxuko Gaztedi Dantzari Taldearen eskutik Eskoletako Kanpan.
20:00etan Emakumeen kontrako bortizkeriaren aurkako KONTZENTRAZIOA Eskoletako Kanpan.
OSTEGUNA 2-EGUN HERRIKOIA
Arratsaldean zehar txosna gunean ardoa, kalimotxoa eta garagardoaren prezioak herrikoiak izango dira.
19:00etan Auzoko musika taldeen arteko ETXEBIZITZA ESKUBIDEAREN ALDEKO III. ROCK MARATOIA Eskoletako Kanpako eszenatokian “Uribarriko Gazte Asanblada”k antolatua.