| Tortura salatzeagatik epaituak |
|
|
|
| lunes, 15 de septiembre de 2008 | ||||||
|
2000. urtean Gernikako Juntetxean Bilboko auzokideak diren Harriet Iragi eta Jon Solanak jasandako torturak salatzeagatik ekimen bat burutu zen. Bertan hainbat lagunek parte hartu zuten. Ertzaintzak ekimen horren kontra jo zuen eta horren ondorioz hainbat atxilotu eta identifikatu egon ziren. Zortzi urte beranduago torturak ikertu ez eta tratu txarrak salatu zituenak epaituak izango dira bihar eta etzi justizia espainarrak Buenos Aires kalean okupatzen duen eraikinean. Zortzi urte beranduago 18 lagunek epaiketa bati aurre egin behar izango diote. Epaiketa irailaren 16an eta 17an burutuko da Bizkaiko epaitegian (Buenos Aires Kalean) goizeko 10etatik aurrera. Amnistiaren Aldeko Mugimendutik azpimarratu nahi izan dute gaur egun "Euskal Herrian tortura salatzen dutenak, epaituak, zigortuak edo kartzelaratuak diren bitartean, torturatzaileak aske eta zarituak izaten direla salbuespen egoeran oinarritzen den sasidemokrazia honetan". Auziperatuei elkartasuna adierazteko amnistiaren aldeko mugimenduak elkarteratzea deitu du datorren irailaren 16an 9,30etan Buenos Aires kalean (epaitegiaren aurrean).
Powered by !JoomlaComment 3.12 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved. |
||||||
| < Anterior | Siguiente > |
|---|










