| Bilbotar batek Garzónen aurrean deklaratu beharko du bere ideia politikoengatik |
|
|
|
| domingo, 07 de septiembre de 2008 | ||||||
|
Azken aldi honetan guztien ahotan dagoen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon instrukzio epaileak euskal alderdi independentisten aurka irekitako sumarioaren barruan, inputatu gisa deklaratuko dute bihar eta asteazkenean ezker abertzaleko 23 kidek. Bere ideia politikoengatik inputatuen artean Gotzon Amaro santutxuarra aurkitzen da. Orain dela bost urte Batasuna ilegalizatu ostean, Garzon epaileak otsailean bertan behera utzi zuen beste bi alderdien jarduna, hiru urterako. Inputatuetako bat Bilbokoa da, santutxuarra hain zuzen, eta ezker abertzaleak PSOE aurrera eramaten ari den «gerra estrategiaren barruan» kokatu du zitazioa. Ezker abertzalearen ustez, «bere ideia politikoengatik eta Euskal Herriaren defentsan lanean aritzeagatik» auzipetu ditu Garzonek. Ezker abertzalearen irudiko, «salbuespen egoera» bizi duela Euskal Herriak. «PSOEk ezker abertzalea deuseztatzea erabaki du, EAJren laguntza eskergarekin». Bi alderdiok errepresioa eta Espainiako Konstituzioa bakarrik eskaintzen dituzte, ezker abertzalearen arabera. Horretarako, ordea, «ezker abertzalea amaitu» behar dutela diote. Nolanahi ere, «errepresio erokeria» horrekin ez dutela ezer lortuko ohartarazi dute. «Errepresioaren gainetik, ezker abertzaleak borrokan jarraituko du independentzia eta sozialismoa lortu arte».
Powered by !JoomlaComment 3.12 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved. |
||||||
| < Anterior | Siguiente > |
|---|










