| Langabe kopurua 45.000tik gorakoa da Bizkaian |
|
|
|
| martes, 02 de septiembre de 2008 | ||||||
|
Langabeziak gora egin du abuztuan Hego Euskal Herrian; guztira 106.368 pertsona zenbatu ditu INEMek. Bizkaian 45.504 pertsona daude lanik gabe. 1.757 langabe gehiagorekin Bizkaian izan da igoerarik handiena, kopuruari dagokionez. [08-09-02] Diputación se enfrenta a la crisis incrementado el precio del Bizkaibus Enplegu bulego espainolak gaur zabaldu dituen datuen arabera, Hego Euskal Herrian guztira 106.368 langabe zeuden abuztuan, aurreko hilabetean baino 3.581 gehiago. Herrialde guztietan izan du gorakada langabeziak. Kopuruari dagokionez igoerarik handiena Bizkaian (uztailean baino 1.757 langabe gehiago) izan da. Guztira 45.504 pertsonak dute izena emanda INEMen herrialde horretan, aurreko hilabetean baino %4,02 gehiagok. Azken urteari erreparatuz gero, herrialde guztietan hazi da langabezia. Nafarroan %19,44; Gipuzkoan %10,11; Bizkaian %8,10 eta Araban %6,46.
Powered by !JoomlaComment 3.12 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved. |
||||||
| < Anterior | Siguiente > |
|---|





