| Emakume bat labanaz zauritu du gizonezko batek |
|
|
|
| domingo, 24 de agosto de 2008 | ||||||
|
Atxilotuak emakumezko bat kale erdian harrapatu eta, ezagutzen ez diren arrazoiak direla medio, labankada bat eman zion. Atzo, larunbata, arratsaldeko hirurak eta laurdenak aldera, Ertzaintzako patruila bat Bilboko Trenbide Etorbidea kalera bertaratu zen erasoaldi baten abisua jaso ostean. Bertan, agenteek gizonezko bat aurkitu zuten, ihes egin ez zezan beste bi pertsonak oratuta zeukatena. Biek adierazi zutenez gizonezkoak emakume bati eraso egin omen zion arma zuri bat erabilita. Dirudienez, biktima kaletik zihoan beste emakumezko batekin. Bat-batean, erasotzaileak parean jarri zitzaion eta ezagutzen ez diren arrazoiak direla eta, sastakai batekin eraso egin zion. Biktimak erasotzailea bistaz soilik ezagutzen zuela adierazi zuen. Bi oinezkok, gertatutakoa ikustean, erasotzailea harrapatu eta Ertzaintza heldu zen arte ez zuten askatu. Agenteek 17 zentimetroko xafladun sastakaia konfiskatu zioten atxilotuari. Ustez arma honekin burutu zitzaizkion lesioak emakumezkoari.
Powered by !JoomlaComment 3.12 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved. |
||||||
| < Anterior | Siguiente > |
|---|










