Milaka lagun atera dira ideien jazarpena salatzeko PDF Imprimir E-Mail
jueves, 13 de diciembre de 2007
Ínicio
Milaka lagun atera dira ideien jazarpena salatzeko
Página 2
Image

Eskubide zibil eta politikoen defentsan epaiketa guztiak etetea eskatu dute 18/98ko auzipetuek egindako deialdiari jarraituz, milaka lagun kalera atera dira gaur Bilbon ideien jazarpena salatzeko. Eguerdian egindako ordubeteko lanuztearen bidez auzi politiko horretan epaitutakoen kontra iragarri dituzten zigor handiak salatu nahi izan dituzte. Lanuzteak LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuen babesa izan du.

12:00etan manifestazio jendetsua atera da Eliptika plazatik. “Euskal Herrian eskubideen alde, egitasmo politiko guztiei aukera demokratikoa” zuen pankartaren atzean bi mila pertsona batu da. Arriagaraino bidean, BBKren, Foru Jauregiaren, Corte Inglésaren eta BBVAren aurrean kontzentratuta egon diren langileek bat egin dute manifestazioarekin. Bukaeran, Marta Pérez auzipetuak, jasotako babesa eskertzeaz gain, deia luzatu dio jendarteari lanean jarraitzeko epaiketa politiko guztiak etetea lortu arte.

Hiriaren erdialdeaz gain, auzoetan elkarretaratzeak burutu izan dira. Jendetsuena Alde Zaharrekoa izan da. Bertan hirurehun bat lagun mobilizatu dira. Santutxun, Deustun (183 lagun) eta Errekalden kontzentrazioak burutu izan dira. Arratsaldean, berriz, manifestazio jendetsu batek salatu egin du independentismoaren kontra ezarritako gerra estrategia. PSOEk duen egoitzatik hasita Sabin Etxean bukatu den protestaldiak agerian utzi du 18/98 eta laster barru hasiko diren makro-prozesuen helburu garbia: independentziari ateak ixtea eta lurraldetasuna eta erabakitze eskubidea ukatzea. Manifestariek gogor salatu dute EAJk errepresioa areagotzeko eta ideia politikoak jazartzeko PSOEri emandako babesa.



 
< Anterior   Siguiente >
 

Gai Nagusia

article thumbnailPNV-IU, con el apoyo del PP, suben las tasas e impuestos municipales un 4,2%

mircoles, 15 de octubre de 2008

Como viene siendo habitual en este ayuntamiento, la discusión sobre la actualización de las tasas e impuestos municipales se ha desarrollado sin apenas debate social. Los...

Aurreko gaiak