Kontzentrazio jendetsua 15 urteko neska batek atzo jasandako sexu erasoa salatzeko PDF Imprimir E-Mail
s醔ado, 23 de agosto de 2008

ImageBilboko konpartsek elkarretaratzea egin dute dute gaur, «erasotzaile guztiei gaitzespena adierazteko», Arriaga antzokiaren aurrean. Bertara ehunka herritar zein konpartsakide bertaratu dira. Alkatea eta PP izan ezik, Udalean azken hauteskundeetan ordezkaritza lortu zuten alderdietako ordezkaritzek parte hartu dute. Emakumeen Mundu Martxarako Plataformak azken egunotako sexu erasoak gaitzetsi ditu, eta horiek eragozteko neurriak har ditzatela eskatu die erakunde publikoei. 

Atzoko erasoa gaitzesteko egindako konzentrazioan pankarta handi bat izan da, honako leloarekin: 'Indarkeria sexistari aurre egin. ¡Ni una más!'. Konpartsetako hainbat ordezkarik eraman dute.

Gainera, bertan bildutakoen artean Aitor Elizegi pregoilaria, Isabel Isazelaia txupinera, Mari Jaia bera eta EAJ, PSOE, ezker abertzalea eta EBko hainbat zinegotzi izan dira. PPk ez du parte hartu indarkeria sexista salatzeko kontzentrazioan. 

Izan ere, bi gizonek sexu erasoa egin zioten atzo goizaldean 15 urteko neska bati, Indautxun. Udaltzaingoak bi gizon atxilotu zituen erasoaren egileak zirelakoan, baina aske laga zituzten gutxira, kargurik gabe. Ertzaintzaren esku geratu da ikerketa; erasotzaileen bila jarraitzen dute. Erasoaren ondoren, biktima Basurtuko ospitalera eraman zuten, baina salaketa jarri ostean etxean dela adierazi du Ertzaintzak.

Herrizaingo Sailaren arabera, goizaldeko 03:00 aldera gertatu zen erasoa. Gaztea etxera itzultzen ari zela harrapatu zuten gizonek, Estraunza kalean; hurbileko karrika batera eraman, eta bortxatu egin zuten. Handik gutxira atxilotu zituzten udaltzainek bi lagun, erasoa egotzita. Ikerketa Ertzaintzaren ardurapean geratu zen ondoren. Haien arabera, atxilotuak erasoaren egileak zirela frogatzeko zantzurik ez zegoen, eta, beraz, kargurik gabe aske utzi zituzten goizean. Hartara, erasoaren egileen bila jarraitzen du Ertzaintzak.

Aste Nagusiari begira, emakumeek jaiak askatasunez bizitzeko duten eskubidea aldarrikatu zuten konpartsek eta Udalak iragan astean. Zehazki, sexu erasoen aurkako sentsibilizazio kanpaina abiatu zuen Udalak, eta konpartsek protokolo berezia jarri dute martxan, baita hainbat mobilizazio antolatu ere. Ez da nahikoa izan. Jaietan jazotako bigarren erasoa da atzokoa. Izan ere, igandean gizon bat atxilotu zuten, emakume bati botila batekin erasotzea egotzita. Beste emakume bati ukituak egitea leporatu zion gizonari erasoa jasan zuen emakumeak.

Comentarios
Añadir nuevoBuscarRSS
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
 
 
Security Image
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.

 
< Anterior   Siguiente >
 

Gai Nagusia

article thumbnailPNV-IU, con el apoyo del PP, suben las tasas e impuestos municipales un 4,2%

mi閞coles, 15 de octubre de 2008

Como viene siendo habitual en este ayuntamiento, la discusión sobre la actualización de las tasas e impuestos municipales se ha desarrollado sin apenas debate social. Los...

Aurreko gaiak

Hiritarrak

AlbisteakBBK-ko langileen batzordeak CCOOk kutxen bat-egiteaz lortutako akordioaren aurka

mi閞coles, 19 de noviembre de 2008

CCOOk BBKren eta Kutxaren arteko bat-egiteaz akordioak lortu dituela-eta, BBK-ko Bizkaiko eta Obra Sozialeko langileen batzordeek hori baztertu egin dute. ELA, LAB, UGT eta ASPEM sindikatuek bozkatu...
+ Irakurri

Aurrekoa artikuloak

Politika

AlbisteakEspainiako erregea ez da ongi etorria ez Bilbon ez Euskal Herria osoan

mi閞coles, 19 de noviembre de 2008

Horrela agertu da ezker abertzalea, Juan Carlos de Borbón Espainiako erregearen etorrera dela eta. Goizean LABek antolatu duen kontzentrazioan parte hartu du "Euskal Herriaren etorkizuna...
+ Full Story

Aurreko artikuloak

Kultura

AlbisteakOihana Bartra eta Arkaitz Estiballes, Bilboko ordezkaritza finalaurrekoan

lunes, 10 de noviembre de 2008

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak amaitu dira. Atzo Zaldibarren bosgarren eta azken kanporaketa egin zuten, eta Mikel Galarzak ez zuen nahiko puntuaziorik lortu finalaurrekoetara...
+ Full Story

Aurreko albisteak

Iritzia

Gutunak驴Cada oveja con su pareja?

mi閞coles, 05 de noviembre de 2008

Curiosa pareja la que ha formado CC.OO. con el PNV para apoyar la fusión de BBK y KUTXA en una única caja. Toda la vida oyéndoles quejarse de lo mal que lo hacen los jeltzales,...
+ Full Story

Aurreko artikuloak