| Bilboko Konpartsak ikurrinaren aldeko kalejira antolatu du biharko |
|
|
|
| mi閞coles, 20 de agosto de 2008 | ||||||
|
Urtero bezala, Bilboko Konpartsek, Aste Nagusiaren baitan, omenaldi beroa egingo diote ikurrinari ostegunean. Zita Areatzan izango da, arratsaldeko 18.30etan, eta aurtengo ekitaldiak esanahi bereziadun ekitaldia izango da. Badira hilabete batzuk Iñaki Azkunak espainiako ikurra Udaletxean egunero jartzeko erabakia hartu zuenetik , bilbotar gehienen iritziaren aurka. Hori dela-eta, horren aurrean Ikurrinaren aldeko zitek garrantzi berezia hartzen dute gure hiriburuan. Horrela uste dute Bilboko Konpartsakeko kideek eta horrela adierazi zion erakunde honetako kide den Izaskun Pizarrok: “badaramatzagu jada hilabete batzuk espainiar ikurra Udalean jarrita, jada ez da soilik Aste Nagusiko egun handian jarriko dutela, baizik eta euren esanetan betirako jarri digutela. Beraz, Ikurrinari egingo diogun omenaldiak esanahi berezia hartuko du aurten”. Hortaz, bertara gerturatzeak gure ikurrari babes emateko eta inposizioen aurkako ezinbesteko aukera izango da, beti ere jai giroaren baitan eta Aste Nagusiari kolore emateko Bilboko Konpartsek prestatu duten egitarau oparo eta partehartzailearen baitan. [08-06-13] Abian da Ikurriñaren aldeko dinamika nazionala [www.baieuskalherriari.org] Ikurriñaren alde eman zure sinadura
Powered by !JoomlaComment 3.12 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved. |
||||||
| < Anterior | Siguiente > |
|---|






Bilboko Konpartsak herri ekimenak ikurrina defendatuko du bihar kalean, arratsaldeko 18.30etatik aurrera Arriagatik irtengo den kalejiran, eta ondoren, omenaldia egingo diote udaletxe aurrean.