Zer da Branka? PDF Imprimir E-Mail
jueves, 13 de diciembre de 2007

Euskal Herriko hiriguneak gure jendarte ereduko joera berri nagusien isla dira. Gizartearen atomizazioa, indibidualismoa, hedabideekiko menpekotasuna, kontsumismoa, gizarte apatia etab. nabarmenak dira jende gehien biltzen duten hiriguneetan.

Herritar sareen ahultzeak komunikabide nagusien eragin-eremuetatik kanpo dagoenaren eztabaida izugarri eragozten du. Jende gehiegi, bizimodu desberdin gehiegi, toki gehiegi…zaila da oso.

Ezker abertzalearen ilegalizazioak gainera, iritzi oso bat Bilboko udaletxetik kanpo utzi du, 12.800 hiritarren hitza hautesontzietatik zakarrontzira joan da zuzen zuzenean.

Horregatik dator branka Ibaizabalen gora, Bilboko uretan bidea irekiz, bilboko iritzi uholdean eztabaida piztuz. Badator branka, ukatutako iritzia, legez kanporatutako iritzia, iritzi gatibua, iritzi ixildua, iritzi baztertua… denak dakartza berarekin.

Badator branka bilboko iritzi korronte bakarraren norabidea saiestuz. Iritzi bakarraren ubidean gora.

Brankak iritzi denei emango die balioa, eta bereziki baztertuak diren horiei emango die balioa, zentsuratu egiten duten iritzi ororen bozgorailua izan nahi baitu.

Kazteraiak gara, herritarrak gara, debekatutako iritziak dakartzagu, debekatutako eztabaidak sortzeko. Ez diogu beldurrik hitzari, ezta eztabaidari. Hitza dugu lanbide eta hitza dugu bide.

Debekuez haratago hitzez borrokatu nahi ditugu ideiak, eztabaidaz pentsaerak sortu, zorroztu edo nahastu.

Asmo handiak ditugu: Hitzik ez duenari hitza ematea. Eta hau guztia, bi tresna txikirekin lortu nahi dugu:

  • web orri bat internet sarea erabiliz sare berri baten oinarri izan nahi duena;
  • eta egunero argitaratuko ez den egunkari bat.

Arraroa ezta?

Bada, ez dezatela barrerik egin masa-medioen bulego handietako besaulkietan eserita daudenek, beraiek saltzen dizkiguten gezurrak gezurtatzeko sortzen baitira, sinistarazten dizkiguten egiak kuestionatzeko, beraien iritziaren aurrean parez pare beste bat jartzeko…

Etorri badator, hemen dago, baina ibaian gora joateko arraunei eragin behar zaie. Ari gara, baina egun askotan ibili beharko dugu ibaizabalen gora eta behera eta horretarako bai, zuen laguntza beharko dugu.

Zuen laguntza iritziak biltzeko, zuen laguntza egitasmo berri hau elikatzeko, ornitzeko…

Maria gora eta maria behera arraun!

 

 

Gai Nagusia

article thumbnailBadator Aste Nagusia!

jueves, 14 de agosto de 2008

Marijaiak eta Konpartsek 30 urte beteko dituzte aurten, bilbotarrentzako jai mundialak eta partehartzaileak eraikitzen.

Aurreko gaiak

Elkarrizketa

article thumbnail“El movimiento pro amnistía existe porque hay una situación contínua de recorte de libertades"

jueves, 14 de agosto de 2008

Julen Larrinaga Imputado en el juicio contra el movimiento pro-amnistíaEl pasado junio finalizó el juicio contra el movimiento pro-amnistía. Una veintena de ciudadanos...

Aurreko Elkarrizketak