| "Donostizazio prozesua" salatu dute Konpartsek |
|
|
|
| jueves, 14 de agosto de 2008 | ||||||
|
Udal gobernuak bultzatutako "Donostizazio prozesua" salatu dute gaur goizean Bilboko Konpartsek agerraldi baten bitartez. Hori guztia salatzeko mozorro egunerako danborrorrada izugarria antolatu dute. Prentsaurrekoa San Nicolas eliza aurrean egin dute azken 30 urteotan beti txosnak egon diren leku bakarra izan delako. Aurkezpena “donostiar” batek egin du, izan ere aurtengo mozorro egunean (osteguna) mozorrotzeko gaia donostiarrez izango da. Alde batetik mila mandil eta txano banatuko dute bilbotarren artean “lehen mailako danborrada” egiteko, baina mozorroa berez librea da, eta bakoitza nahi duen bezala mozorro daitekela azpimarratu dute. Beste gauza batzuen artean udalak bultzatzen duen Bilboko “donostizazio prozesua” salatzeko da. Prentsaurrekoan bestelako pertsonaiak egon dira: cenizoak, denbora guztian euria egingo duela esanez, sukaldariz mozorrotutakoak (danborradagatik)… eta bereziki antolatzen dituzten ekintza ezberdinez egindako mozorroa (mus kartekin, igelarekin…….). Azken honek ekintzei errepasua eginez bertso bat bota du. Azkenik, 30. urteurrena dela eta, azken zapatuan bazkarian “sorpresatxoa” egongo dela iragarri dute. Lehen larunbatean ere ekitalditxo bat egingo dugu txupinera ohiekin, pregoilari ohiekin…. 30 txupin botaz Begoñako jaitsieraren aurretik.
Powered by !JoomlaComment 3.12 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved. |
||||||
| < Anterior | Siguiente > |
|---|





