"Emakumeak kontari" literatur lehiaketaren XV. edizioa PDF Imprimir E-Mail
jueves, 24 de julio de 2008

Udalaren Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarren Sailak, beste urte batez, "Emakumeak kontari" literatur lehiaketaren XV. Edizioa antolatu du, hirian kultura sustatzeko asmoarekin eta emakumeen artean kezka literarioa pizteko. 

Iaz izandako parte-hartze arrakasta aipagarriaren ondoren –2006ari dagokionez %77 handitu baitzen parte-hartzea- XV. ediziorako helburuak 2007an lortutako zifra bikainak mantentzea da: 302 kontaketa aurkeztu ziren: 101 Bilbaoko emakumeek idatziak, 55 Bizkaikoek eta 16 Euskadikoek; gainontzeko Estatutik 99 kontaketa iritsi ziren eta 30 beste herrialde batzuetatik. Era berean, 9 lagunek euskarazko ipuinarekin parte hartu zuten eta 10 gazteen kategorian lehiatu ziren, 16tik 20 urte bitartekoentzat.

Lehiaketak beste literatura mota bat sortzea bilatzen du, bertan estiloaz gain, gizonezkoen eta emakumezkoen estereotipoak ezabatzen saiatu daitezen. Lengoaia sexista gainditzea du asmo nagusietako bat, oraindik ere gure gizartean errotuegia.

Nola parte hartu

'Emakumeak Kontari' emakumeei zuzenduta dago, 16 urtetik gorakoak, gai libreko kontaketa batekin parte hartu dezaketenak. Euskaraz nahiz gaztelaniaz egin dezakete –ez da obra bera bi hizkuntzetan onartzen-, beti ere kontaketa jatorrizkoa eta argitaragabea den bitartean. Kontaketek laburrak izan behar dute, gehienez ere 12 folioko luzerakoak.


Kontaketa urriaren 11 arte aurkez daitezke, ohiko postaz zuzenbide honetan:

XV Concurso de Relatos de Mujeres/Emakumeak Kontari
Berdintasun, Lankidetza eta Irritaren Saila
Hiritarren Arretarako Bulego Nagusia
Ernesto Erkoreka plaza 1, behea
48007 - Bilbao


Interesatuek Bilbaoko 8 Udal Zentroetara ere jo dezakete, astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:00etara.

Informazio gehiagorako eta lehiaketaren oinarriak kontsultatzeko e-mail bidez egin daiteke, Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesitas tener Javascript activado para poder verla , 94 420 48 38 telefonoan eta udal web orrian: www.bilbao.net.


Sariak

Edizio honetan 5 sari emango dira ekitaldi batean:

• Lehen saria gaztelaniazko kontaketarik onenari : 2.000 €
• Lehen saria euskarazko kontaketarik onenari: 2.000 €
• 500 euroko akzesita 2007an beteta,16 eta 20 urte bitartean dituzten egileen gaztelaniazko kontaketarik onenari.
• 500 euroko akzesita 2007an beteta,16 eta 20 urte bitartean dituzten egileen euskarazko kontaketarik onenari.
• Garaikurra eta 1.000 euroko akzesita liburuak erosteko, bertako euskarazko ipuina aukeratzen duten Bilbaoko Bigarren Hezkuntza Zentroarentzat.


Gainera, aurreko edizioetan bezala, saritutako narrazioak Bilbaoko Udalak argitaratu egingo ditu, aurreko bi urteetako irabazleekin batera.
Comentarios
Añadir nuevoBuscarRSS
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
 
 
Security Image
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.

 
< Anterior   Siguiente >

Ezker Abertzaleak egindako bideoa.

 

Gai Nagusia

article thumbnailPNV-IU, con el apoyo del PP, suben las tasas e impuestos municipales un 4,2%

mircoles, 15 de octubre de 2008

Como viene siendo habitual en este ayuntamiento, la discusión sobre la actualización de las tasas e impuestos municipales se ha desarrollado sin apenas debate social. Los...

Aurreko gaiak