Motorrak berotzeko, Konpartsero Eguna ospatu zen larunbatean PDF Imprimir E-Mail
lunes, 21 de julio de 2008
Image

Jaiak iristear daudela gogorarazteko, datozen asteetan egin beharko duten lanerako indarrak hartzeko eta, batez ere, ondo pasatzeko. Konpartsero Eguna ospatu zuten atzo Bilbon giro paregabean. Gero eta gutxiago falta da Marijaiak hiriburua har dezan. ARGAZKI GALERIA BARRUAN.

Gero eta gertuago badago ere, oraindik Aste Nagusiaren zain jarri direnek pazientzi apur bat izan beharko dute, ia hilabete falta baita Marijaiak kaleak har ditzan. Itxaronaldia arindu eta festa giroa dastatzeko-edo, Konpartsero Eguna ospatu zuten larunbatean hiriburuan.


Konpartsetako kideak jada buru-belarri ari dira lanean jaiak prestatzen eta datozen asteetan ere gogoz lan egin behar izango dutenez, jai hori indarberritzeko baliatzen dutela adierazi zuten antolatzaileek.

Indarrak hartzeko zer hobe urdailari goxatu aldi bat ematea baino. Horiek hala, larunbatean Areatzan jan eta edanik, behintzat, ez zen falta. Haurrek abiatu zuten jaia, eta eurentzat prestatutako jolas eta lantegietan hara eta hona ibili ziren. Txikienak jolasean, helduxeagoek laster batean ekin zioten jatekoari, eta sardina-jate herrikoian mokadutxo ederrak dastatu zituzten. Horiek zintzurrean trabatuta gera ez zitezen, berriz, garagardo tragoxka bat ere eskaini zitzaien.

Pintxo lehiaketa
Ordu berean, pintxo lehiaketan parte hartu behar zutenek prestaketa lanei heldu behar izan zieten. Baldintza zuten oinarri gisa hiru osagai baliatzea: tipula, hegaluzea eta piperra. Gainerakoan, parte hartzaileek beste bi osagai erabiltzeko aukera zuten. Imajinazioa, pazientzia eta abilezia berriz, nahi adina eta barra-barra izanez gero, hobe gainera. Orotara, 26 pintxo dastatu zituzten epaimahiko kideek, eta antolatzaileek adierazi zutenez, epaimahairen lana urtetik urtera zailagoa izaten da, «gero eta pintxo landuagoak egiten baitituzte parte hartzaileek».

Horrenbeste pintxo gora eta behera, gehientsuenei urdaila berriz ere goxatzeko gogoa jarri zitzaien eta zer hobe guztiak mahai inguruan batu eta bazkari eder bat patxadan dastatzea baino.

Arratsalderako, berriz, Feos pero Majos taldearen kontzertuaz gozatu zuten konpartsetako kideek. Ondoren, eta jaia borobiltzeko, kalejiran ibili ziren Ardoa Barrura fanfarrea lagun zutela. Jaia luzatu nahi zuenari ez zitzaion gero ere aukerarik falta izan.

Comentarios
Añadir nuevoBuscarRSS
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
 
 
Security Image
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.

 
< Anterior   Siguiente >

Ezker Abertzaleak egindako bideoa.

 

Gai Nagusia

article thumbnailPNV-IU, con el apoyo del PP, suben las tasas e impuestos municipales un 4,2%

mircoles, 15 de octubre de 2008

Como viene siendo habitual en este ayuntamiento, la discusión sobre la actualización de las tasas e impuestos municipales se ha desarrollado sin apenas debate social. Los...

Aurreko gaiak