| Udalak San Frantziskon ezarri nahi duen bideo-zaintzaren kontra agertu da Ezker Abertzalea |
|
|
|
| mircoles, 16 de julio de 2008 | ||||||
|
Ezker abertzaleko udal taldeak "faxismora garamatzan" udal gobernuak martxan jarritako politikak arbuiatu ditu gaur. Udal talde hau herritarrak kontrolatuko dituen bideo-zaintza kamerak jartzearen kontra agertu da. EAJri zein IUri 24 orduz grabatzen dituzten bideo-zaintzarako kameren hiriko mapa publikoa egitea exijitu die. Bide batez, herritar zein eragile sozialei Bilboko gainontzeko auzoetara zabal daiteken oinarrizko eskubideak urratuko dituen dinamika honen kontra azaltzeko gonbitea luzatu die. [08-07-09] PNV e IU atestarán de cámaras de video vigilancia la zona de San Francisco Prentsara bidalitako ohar batean, Bilboko Ezker Abertzalea EAJk eta IUk San Frantzisko ezarri nahi duten bideo-zaintzako 19 kameraren kontra azaldu da. Udal taldeak “Delinkuentziaren aurkako borroka” aitzakia hartuta, udal gobernuak kontrol sozialaren aldeko apustu garbia egin duela salatu du. Ezker Abertzaleko Udal taldeak ateratako oharra: Ezker abertzaleko udal taldeak faxismora garamatzan udal gobernuak martxan jarritako politikak arbuiatzen ditu. San Frantzisko auzoak duen balizko “Delinkuentzia adierazleek” ez dute justifikatzen kontrol sozialerako gehiegizko neurriak hartu nahi izatea. Utzikeri instituzionalaren ondorioz zonaldean sortutako delinkuentziarekin amaitzeko bazterketaren kontrako zein gizarte-integrazioaren aldeko benetako politikak behar dira. Sarkozyk bezala, auzoak bideo-zaintzarako kameraz betetzen konponduko ditu IUk egun dauden gizarte arazoak? Udal talde honek herritarrak kontrolatuko dituen eta, botelloiarekin gertatu bezala, egun dagoen arazoa lekuz aldatuko duen bideo-zaintza kamerak jartzearen kontra agertu nahi du. Bide batez, EAJri zein IUri 24 orduz grabatzen dituzten bideo-zaintzarako kameren hiriko mapa publikoa egitea exijitzen die. Bukatzeko, herritar zein eragile sozialei Bilboko gainontzeko auzoetara zabal daiteken oinarrizko eskubideak urratuko dituen dinamika honen kontra azaltzeko gonbitea luzatu nahi die.
Powered by !JoomlaComment 3.12 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved. |
||||||
| < Anterior | Siguiente > |
|---|










