Jaien erdia igarota, ekitaldiz betetako azken txanpan sartuko dira Santutxun PDF Imprimir E-Mail
mi閞coles, 16 de julio de 2008

Atzokoan Gazte Eguna ospatu ondoren, jaietako azken urratsak ematen ari da. Gaur bertan, txerri-burduntzia egingo dute Arsuaga plazan arratsaldean. Bihar eta igandera bitartean ere, Santutxun era guztietako ekitaldiez gozatzeko aukera izango da, hala nola, bertso saioak, eskupilota eta futbito txapelketak. Ostiralean, bestalde, 22.30ean Basarrateko plazan rocka gustuko dutenek galdu ezin duten hitzordua dute. ARGAZKI ETA BIDEO GALERIA.

Santutxuko jaien web orria

Santutxuko jaiak 08 liburuxka egitaraua (pdf)

Gaur arratsaldean bertan futbito txapelketa eta xake partidak izango ditugu 18.00etatik aurrera. Briñas ikastetxean auzoko futbolzaleak batzen diren bitartean, Basarrateko plazan eta txosnen parean, euren estrategiak erakusteko parada ezinhobea izango dute xakezaleek.

Ordubete geroago, egunean zehar erretako txerria doan banatuko dute Arsuaga plazan, Bilbo 82 izeneko tabernaren eskutik. Baina, ordu berean, esku-pilota txapelketa izango da Karmelo ikastolan. Euskal Herrian tradizio eta ospe handia duen kirol honekin gozatu nahi duenak, jakin dezala gaurkoan kanporaketak jokatuko direla.

Baina kirolarekin batera barrerako tartea nahi duen orok Basarraten du aukera koadrilen arteko jinkana izango baita bertan. Ikuskizunak gustuko dituenak, berriz, Karmelo plazan dauka hitzordua auzoko Gaztedi dantzari taldearen eskutik.

Hortik aurrera, eta eguzkiaren azken izpiak aprobetxatuz, 20.00etan txistulariek berotuko dute giroa ondorengo ekitaldietarako: ur-zezen freskagarria, tabernen arteko garagardo estropada eta begano tailerra. Ondoren, bertso saioa egongo da 20.30ean Basarraten, eta etxean afaldu nahi ez duena aurretik egindako pintxo beganoen dastaketara hurbil daiteke gosea asetzera, Gazte Asanbladaren eta Jai Batzordearen txosnan. Aukeran, pote batzuk hartu ditzake ordainetan.

Ekitaldiz betetako programa

Gaurko eguna igaro ondoren, bihartik aurrera eta igandera bitartean pertsona guztien gustuei begirako ekitaldiak izango dira Santutxuko jaietan.

Jai herritar eta parte-hartzaileen filosofia oinarri hartuta, ahalik eta jende gehien erakartzeko programa osatu dute aurten: umeentzat egindako txokolate-jana eta jolasak nahiz gazteentzako tailer, bazkari eta futbito txapelketak. Horrez gain, txosnen ekarpena ere aipatzekoa da, Basarrateko plazan ekitaldi ugari antolatu baitituzte. Hala nola, bihar eta larunbatean 12.00etatik aurrera jarriko dituzten igerilekua eta terraza, tiragoma berezia «Gurekin jai duzue» lelopean, eta 15.00etarako prestatu duten Gazte bazkaria «Etorkizuna independentzia» leloa ozen aldarrikatzeko.

Baina seguru asko jende andana erakarriko duen ekitaldia ostiraleko rock kontzertua izango da. Bizkaiko kostaldetik datozen Etsaiak eta UEK, eta azkenaldian zeresana ematen ari diren Hesian Sakanako taldeak gorputzak dantzan jarriko dituzte Basarrateko plazan gaueko 22.30etik aurrera.

Ekitaldi gastronomikoei dagokienez, larunbatean II. Sukalki Txapelketa antolatu dute auzoko Dayton eta Gure Mendi tabernek Arsuaga plazan. Igandean, mende erdia betetzen duen bakailao txapelketa sonatua egongo da Basarraten bertan.

Jaietan egoterik ez dutenak ere gogoan izango dituzte. Larunbatean, errepresaliatuen aldeko bi ekitaldi garrantzitsu antolatu dituzte: 15.00etan bazkaria eta 21.30ean brindisa. Bi ekimen horiei jarraipena emateko, egun horretan bertan kalejira egingo dute, topa egin eta ordu laurdenera. Gainera, 22.30ean Jo ta Hanka taldeak eguna biribilduko du gaueko ordu txikiak arte. Bitartean, aurtengo jaietako argazkiak ikusteko aukera egongo da txosnen gunean.

Oraindik ere egun asko geratzen dira mota guztietako ekitaldiez gozatzeko. Festak hasi baino ez dira egin Santutxuko auzoan.

Hurrengo egunetako egitaraua:

OSTEGUNA, 17
Goizeko 12etatik aurrera piszina eta terraza Basarraten
12:30
TIRAGOMA TXAPELKETA berezia Basarraten: ‘Gurekin Jai duzue’
15:00
Gazte bazkaria Basarraten. ‘Etorkizuna Independentzia’
17:00
Auzoen arteko gazte sokatira txapelketa Basarraten.
18:00
FUTBITO txapelketa Briñas ikastetxean.
18:00
‘BITORINO’ UR-ZEZENA Karmelon plazan.
19:00
TXOKOLATADA Karmelo plazan, ERCORECA Supermerkatuen laguntzaz.
20:00
GAZTEDIKO GAITEROAK.
20:00
DARDO Txapelketa Zonan, Dayton eta Gure Mendi tabernen eskutik
20:30
PLAY BACK TXAPELKETA Basarraten.
Ondoren MOZORRO GAUA eta Koadrilen poteoa Jai Batzordeko txosnatik hasita OXABI taldeak lagunduta.

OSTIRALA, 18
18:00
FUTBITO txapelketa Briñas ikastetxean.
19:00
ESKUPILOTA TXAPELKETAREN FINALA Karmelo ikastolan
19:00
SANTUTXU ALIVE FESTIVAL, Karmelo plazan: FENÓMENOS DE LA NATURALEZA, DENTADURA POSTIZA eta FEOS PERO MAJOS
20:00
SANTUTXUKO TXISTULARIAK.
22:30
Rock KONTZERTUA Basarraten: ETSAIAK, HESIAN eta UEK.
Atsedenaldian Idunaren ekitaldia

LARUNBATA, 19
Goizetik, 2. SUKALKI TXAPELKETA Arsuagan, Dayton eta Gure Mendi tabernek antolatuta
12:00
Piszina eta terraza Basarraten.
15:00
Errepresaliatuen aldeko BAZKARIA Basarraten.
17:00
ZPEIZ MUKAKI taldearekin kalejira, Jai Batzordearen txosnatik hasita.
17:30
Jokalari ohien HOCKEY triangeluarra Hockey pistan.
18:00
FUTBITO txapelketaren FINALERDIAK ETA FINALA, Briñas ikastetxean.
21:30
Errepresaliatuen aldeko BRINDISA.
21:45
KALEJIRA.
22:30
BERBENA JO TA HANKA taldearekin. Bitartean jaietako argazkiak ikusi ahal izango dira Basarraten.

IGANDEA, 20
10:00
50. BAKAILAO TXAPELKETAren hasiera Basarraten.
12:00
GAZTEDIKO GAITEROAK.
12:00
DUNBOTS FANFARREA auzoa girotzen.
13:00
BAKAILAO txapelketaren lapiko bilketa eta sari banaketa.
Argazki txapelketaren sari banaketa
15:00
Bazkaria Basarraten. Nork berea ekar dezala.
19:00
Plazaz plaza BERTSO-HOP talka, Basarraten hasita
20:30
DANTZALDIA Basarraten YUMAS BAND taldearekin.
22:30
Azken traka eta agurra.

Image

Comentarios
Añadir nuevoBuscarRSS
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
 
 
Security Image
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.

 
< Anterior   Siguiente >
 

Gai Nagusia

article thumbnailPNV-IU, con el apoyo del PP, suben las tasas e impuestos municipales un 4,2%

mi閞coles, 15 de octubre de 2008

Como viene siendo habitual en este ayuntamiento, la discusión sobre la actualización de las tasas e impuestos municipales se ha desarrollado sin apenas debate social. Los...

Aurreko gaiak