Udal liburutegi sareak handitu egingo du doako wi-fi konexioen eskaintza PDF Imprimir E-Mail
martes, 08 de julio de 2008

Deustu, Begoña, Zorrotza, San Frantzisko, Errekalde, Otxarkoaga eta Zurbaranbarriko liburutegiek bat egin dute Bidebarrietakoarekin, hauxe baitzen orain arte Interneterako harigabeko konexioa eskaintzen zuen bakarra.

Udal Liburutegi Sareak handitu egin du Wireless Fidelity (Wi-Fi) estaldura eskaintzen duten zentroen eskaintza. Teknologia honek Interneterako harigabeko sarbidea errazten die ordenagailu pertsonalei. Zerbitzu hau Bidebarrietako Liburutegian baino ez zen eskaintzen orain arte, baina hemendik aurrera Deustu, Begoña, Zorrotza, San Frantzisko, Errekalde, Otxarkoaga eta Zurbaranbarriko liburutegietan ere erabili ahal izango da. Udal zentro hauetan guztiotan, erabiltzaileek Interneten doan eta mugarik gabe nabigatzeko aukera izango dute.

Zerbitzua erabiltzeko moduan egongo da zortzi liburutegi hauetara Wi-Fi konexioa duten ekipoak daramatzaten guztientzat, ordenagailu eramangarriak, PDA agenda digitalak, hirugarren belaunaldiko telefono mugikorrak eta abar tarteko direla. Udal zentro hauetan erabilgarri dagoen harigabeko konexio kopurua 70etik gorakoa da, eta ondorioz, jenderik gehien dagoen uneetan, erabilera-denbora mugatuko da, zerbitzurako sarbidea ahalik eta jende gehienari errazteko asmoz.

Zerbitzu birtualak

Udal Liburutegi Sarearen ekimen hau teknologia berrietara egokitzea xede duen modernizazio prozesuaren barruan gauzatu da, informazio-bilaketari, ikerketari eta ikasketari dagozkion zereginak hobetzeko asmoz. Wi-Fi konexioen osagarri gisa, bestelako zerbitzu birtualak ere erabil daitezke Liburutegi Sarearen webgunean: http://www.bilbao.net/bibliotecas.

Udal liburutegien webgunean sartuz joan diren baliabideen artean, erabiltzaile-karneta eskatzeko inprimakia euskaraz, gaztelaniaz eta beste zazpi hizkuntzatan egiteko aukera nabarmen daiteke: arabieraz, ingelesez, frantsesez, errusieraz, errumanieraz, portugesez eta txineraz. Horrez gain, webgune honen bitartez, Udal Liburutegien Sareko katalogo osoa erabil daiteke, baita maileguak on line kontsultatu eta berritu, liburuak erosteko eskabideak bidali edota liburutegi-arteko maileguak eskatu ere, beste hainbat zerbitzurekin batera.

Didakteka

Didakteka da teknologia berriak udal liburutegietan erabili eta hedatzearen ondorioz garatu den beste zerbitzu bat, guztiz doakoa eta autoprestakuntza eta banakako lana xede dituena. Zerbitzu honek programa ofimatikoetarako (Word, Excel, Access, etab.), Interneterako eta kontsultarako zenbait CD-ROMetarako sarbidea duten ordenagailuak jartzen ditu interesatutakoen esku.

Didakteka zerbitzua Bidebarrieta, Bilbao Musika, Begoña, Deustu, Otxarkoaga, San Frantzisko, San Ignazio eta Zorrotzako liburutegietan erabil daiteke. Ekipoak erabiltzeko derrigorrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea, eta horretarako nahikoa da zentroetan eskaria egitea edota –Bidebarrietaren kasuan– 94 415 50 54 telefono zenbakira deitzea.

Comentarios
Añadir nuevoBuscarRSS
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
 
 
Security Image
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.

 
< Anterior   Siguiente >

 

Gai Nagusia

article thumbnailBadator Aste Nagusia!

jueves, 14 de agosto de 2008

Marijaiak eta Konpartsek 30 urte beteko dituzte aurten, bilbotarrentzako jai mundialak eta partehartzaileak eraikitzen.

Aurreko gaiak

Elkarrizketa

article thumbnail“El movimiento pro amnistía existe porque hay una situación contínua de recorte de libertades"

jueves, 14 de agosto de 2008

Julen Larrinaga Imputado en el juicio contra el movimiento pro-amnistíaEl pasado junio finalizó el juicio contra el movimiento pro-amnistía. Una veintena de ciudadanos...

Aurreko Elkarrizketak