| Zabalgarbik Europako kutsadura muga gainditzen du |
|
|
|
| lunes, 07 de julio de 2008 | ||||||
|
Ia 200 enpresak gainditu zuten 2006. urtean Europako Batasunak ezarritako kutsaduraren muga, berriki argitaratu dituzten E-PRTR inbentarioko datuen arabera. Enpresa kutsatzaileen artean Zabalgarbi errauste planta agertzen da. Gehien kutsatzen duenetariko enpresa bat izan arren eta Europak finkatzen duen muga gainditu arren, Foru Aldundia bigarren lerroa inposatzeko prest agertu da. [08-06-12] Rechazo popular al nuevo horno incinerador de Zabalgarbi Inbentario hori betetzera behartzen ditu estatu guztiak Europako Batasunak, herritarrei jakinarazteko zein diren kutsatzen duten enpresak, eta zenbatean gainditzen duten kutsaduraren muga. 2006ko datuetan Euskal Herriko enpresarik kutsatzailenak ageri dira, besteak beste, Zabalgarbi. Karbono dioxidoari dagokionez Europak markatzen duen kutsadura muga gainditzen du Zabalgarbik. Europak 100 miloi tonatan jarri du muga eta Zabalgarbik - Euskal Herriko enpresen kutsatzaileen artean 8.ak- 238 miloi tona isuri zuen 2006an, Europak onartzen duen baino %238 gehiago. Airera isurtzen den nitrogeno monoxidoari dagokionez, Zabalgarbik, muga 100.000 tona izanda, 221.000 tona isuri zuen. Azpimarratu behar da diru publikoarekin sortutako enpresa pribatu hau bigarren lerroa zabaltzeko prest agertu dela. [08-03-06] La segunda línea de Zabalgarbi incrementará el negocio de la incineración de basuras
Powered by !JoomlaComment 3.12 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved. |
||||||
| < Anterior | Siguiente > |
|---|





