| Harrera beroa egin diete Alex Akarregi eta Jabier Salutregi askatu berriei |
|
|
|
| sbado, 05 de julio de 2008 | ||||||
![]() Ia sei urte pasa eta gero, arratsaldeko 7:30etan aldera heldu da Deustura Holandako poliziak 2003an atxilotutako Alex Akarregi Casas Deustuko preso politikoa. Herriko Tabernan bildutako 200 bat auzokidek lehenengo harrera eskaini diete berari eta ostegunean baldintzapeko askatasunean gelditutako Jabier Salutregiri. Alex Akarregi 31 urteko gazte deustuarra Holandako poliziak atxilotu zuen 2003ko uztailaren 10ean eta 2004ko urtarrilaren 7an estraditatu zuten Espainiako Estatura. Ostean sakabanaketa politika pairatu izan du Alcalá Meco, Valdemoro eta Ocaña II espetxeetan. Jabier Salutregi kazetari deustuarra aske geratu zen aurreko ostegunean Espainiako Auzitegiak ezarritako 6.000 euroko ordainketa egin ostean. Aipatutako tribunal bereziak 12 urteko espetxe zigorra ezarri zien joan den azaroan 18/98 makrosumario politikoaren harira. Azaroaren 30ean atxilotu zuen Espainiako Poliziak. Salutregi, Egin egunkariko zuzendari ohia, 12 urteko espetxealdia ezarri zioten egunkari baten zuzendaria izateagatik eta sei hilabetetan hiru kartzelatan izan dute, Soto del Real, Alcala Meco eta Valentzia II.
[07-12-13] Milaka lagun atera dira ideien jazarpena salatzeko
Powered by !JoomlaComment 3.12 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved. |
||||||
| < Anterior | Siguiente > |
|---|






