| Jabier Salutregi eta Juanpa Dieguez aske geratu dira 6.000 euroko berme bana ordainduta |
|
|
|
| jueves, 03 de julio de 2008 | ||||||
|
Juan Pablo Dieguez santutxutarra eta Javier Salutregi deustuarra aske geratu dira gaur. Auzitegi Nazionalak 11 eta 12 urteko espetxe zigorra ezarri zien joan den azaroan 18/98 makrosumarioaren harira. Azaroaren 30ean atxilotu zituzten Gurdia Zibilak eta Espainiako Poliziak. Bestalde, Alex Akarregi deustuarra ere aske geratuko da larunbatean ezarri zioten 5 urteko espetxe zigorra osorik bete eta gero. 18/98 makrosumarioan kondenatutako deustuarra eta santutxutarra aske geratu dira gaur Auzitegi Nazionalak ezarri dien 6.000 euroko bermea ordaindu eta gero. Javier Salutregik 18:00etan utzi du Picassenteko espetxea (Valentzia II) eta Juanpak Villanublakoa (Valladolid) utzi du 23:30ak pasata Santutxura heldu delarik. Bertan harrera beroa egin diote senide, lagun eta auzotarrek. Salutregi, Egin egunkariko zuzendari ohia, 12 urteko espetxealdia betetzen ari zen abendutik eta sei hilabetetan hiru kartzelatan izan dute, Soto del Real, Alcala Meco eta Valentzia II. Diéguez, 11 urtetara kondenatua, Soto del Real, Valdemoro eta Valladolideko espetxetan izan dute sakabanatuta. Azken egun eta asteotan sumario berean zigortutako beste hiru euskal herritar utzi dituzte aske: Elena Beloki, Olatz Altuna eta Juan Mari Mendizabal. Alex Akarregi larunbatean askatuko dute Bestalde, Alex Akarregi deustuarra ere aske geldituko da larunbat honetan ezarri zioten 5 urteko espetxe zigorra osorik bete ostean. Akarregi Amsterdameko aireportuan atxilotu zuten 2003ko uztailaren 10ean eta 2004ko urtarrilaren 7an estraditatu zuten Espainiako Estatura.
Powered by !JoomlaComment 3.12 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved. |
||||||
| < Anterior | Siguiente > |
|---|










