| Deustun 1108 etxebizitza huts |
|
|
|
| lunes, 16 de junio de 2008 | ||||||
|
Desazelerazio ekonomiko sakona edo krisia. Edozein izen hartuta ere, hemen da. Arrazoi nagusia: eraikuntza, orain dela gutxi arte aberastasuna, lana eta ongizatea sortzen zuen eraikuntza (zalantzarik gabe hala izan da etxebizitza-sustatzaileentzat pisu salmenta bidez, eta banku zein aurrezki-kutxentzat hipoteken interesei esker); eraikitakoaren balioaren etengabeko igoera ekarri zuen eraikuntza. Paradoxa agerian geratzen da ekonomiaren bi aurpegiei erreparatzean. Batetik, makro-ekonomiak izugarrizko etekinak uzten dizkie gutxi batzuei; bestetik, mikro-ekonomiak, uste duguna baino pertsona eta familia gehiagori errealitate prekario, kaltegarri eta debekuzkoa inposatzen dio halabeharrez. Deustun, 60m²ko etxebizitza batek 354.000 euro (59 milioi pezeta) balio ditu, edo, bestela esanda: hilean, 1976 euroko 30 urterako hipoteka bat. Hori guztia, lanbide artekogutxieneko soldata 600 eurokoa izanik eta gazteen lan kontratuen %95 behin-behinekoak. Hori guztia ikusita, datu bakar bat: Deustun 1.108 etxebizitza huts daude. Norberak atera ditzala kontuak. Iker Aroztegi Alvarez
Powered by !JoomlaComment 3.12 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved. |
||||||
| < Anterior | Siguiente > |
|---|





