Joseba, Fernando eta Inma askatu! Bizi osorako zigorrik ez! PDF Imprimir E-Mail
viernes, 13 de junio de 2008

Joseba Artola Ibarretxe, Fernando de Luis Astarloa eta Inma Patxo Martin Bilboko Alde Zaharreko presoak Estatu Espainoleko kartzeletan bahiturik daude, euren kondena bere osotasunean beteta, bizi osorako kondena aplikatu zaielarik.Jarraian Josebak auzora bidalitako gutunaren pasarte batzuk daude irakurgai:

"1986ko Ekainak 19an atxilotu ninduten. Espetxean 14 urte pasa ondoren 2000ko Abenduaren 10ean bete nituen 2/3 delakoa, eta zegokidan askatasuna ukatu zidaten. 2002ko Otsailaren 14an 3/4ak beteta, baldintzpeko askatasuna eskatu nuen eta berriro ukazioa.

2006ko Maiatzaren 18rako jarri zidaten kaleratze data, 20 urte luze giltzapean igaro ondoren. 2006ko urtea itxaropenez beteta hasi nuen, gerorako planez eta kezkez...egunak pasatzen nituen geroan pentsatzen. Etxeko prestakuntza, alaba eta neskalagunarekin elkar egiteko gauzetaz... urte luze hauetan nirekin goitik behera ibili diren lagunekin ospatzeko lehenengo jaia antolatzen... eta baita kezka batzuekin: nola moldatuko ote nintzen kaleko abiaduran, nola teknologia berriaz (sakeleko telefonoa ez dut ezagutzen)...irtetzeko unea zen eta dena prest!

Goiz batean kontaketarekin batera, irratia piztean Unairen berria eman zuten. Bizi osorako zigorra ezarri nahian tranpa juridiko horietako bat sortu zuten. Argi gorriak piztu zitzaizkidan. Patioan lagunekin bueltak ematen genizkion gaiari, zergaitiak ulertu nahian.

Zoritxarrez Gatza kideari ezarri ziotenean nire usteak egi bihurtu ziren. Une oso gogorrak izan ziren, eta badira gaur egun ere, amaigabeko gauetan bueltaka etxekoetaz kezkatuta, egindako plan guztiak zapuztuta... Nola esango nion alabari ezingo genuela ikastolara elkarrekin joango? nola onartuko nuke beste gau bat gehiago neskalagunaren besarkadarik gabe?

2006ko Apirilaren 28an Audiencia Nacionaletik bidalitako "providencia" delako bat eman zidaten nire kaleratze data baliogabetzen eta kondena bste 10 urte luzatuz. Kuriosoena zen nirekin zerikusirik ez zuten datuetan oinarrituta zegoela.

Betikoa. Euskaldunontzat ez dago Espainiar justiziarik, injustizia inposatzeko ez bada. Kideekin patioan bueltaka, oxti-txar guztia kanporatu nuen. Beraiengandik jasotako laguntza, babesa eta kidetasunari esker dena eramangarriaogoa egiten ari zait. Baita auzotik jasotako elkartasuna eta laguntzari esker. Martxara etorri zineten eguna oso berezia izan zen. Espetxeko egun ahaztuezina! Zuek ikustean , entzutean, sentiaraztean, askatasuna ekarri zeniguten. Hormak ez ziren existitzen ikurrak eta ikurrinak aireratzen genituenean! Gaztela erdian, Euskal Herria eta irauten!

Gogorra izan da eta gogorra izaten ari da. Hondatuta ikusi nahi ninduten baina abantaila bat neukan: ondotxo ezagutzen dudalaa aurrean dugun etsaia eta ez nuel amorerik emango! Ezintasuna eta amorrua bizkarrean hartu eta borrokarako gogoekin aurre egiteko prest bahiketa honetatik irten arte, jo ta ke!"

Joseba, Fernando eta Inmari ezarritako bizi arteko zigorra espainiar eta frantziar sarraski espetxeetan gertatzen ari denaren ispilu argia dela adierazi nahi dugu. Euskal preso politikoen neurriko Guantanamo erraldoia eraiki dute bi estatuek, helburu bakartzat presoak suntxitu, izaera politikoa ezkutatu eta kolektiboa ezabatzea dituen espetxe politikarik krudelena aplikatuz.

13 preso dira gaixotasun larriak jota bahituak dauzkatenak, horien artean azken egunetan salatzen ari garen Mikel Ibañezen egoera larria. 29 dira jada bizi entzutegi goreneko doktrina ezarri diotenak, beraien kondenak luzatu eta praktikan bizi arteko zigorra aplikatuz.

Espetxeetako egoerak alarma guztiak piztera garamatza. Errepresiorik basatienaren aldeko apustua egin du PSOE-k, eta salbuespen egoera espetxeetan ere eragin argia izaten ari da.

Egoera honen aurrean antolakuntza eta borrokarako deia luzatu nahi dugu, gure besarkadarik beroena kartzeletako hormen gainetik elaraziaz batera.

TXAKUR, TXATO eta INMA ASKATU! BIZI OSORAKO ZIGORRIK EZ!

Iñaki Mujika
Bilboko Alde Zaharreko Amnistiaren Aldeko Mugimendua

Comentarios
Añadir nuevoBuscarRSS
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
 
 
Security Image
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.

 
< Anterior   Siguiente >

 

Gai Nagusia

article thumbnailBadator Aste Nagusia!

jueves, 14 de agosto de 2008

Marijaiak eta Konpartsek 30 urte beteko dituzte aurten, bilbotarrentzako jai mundialak eta partehartzaileak eraikitzen.

Aurreko gaiak

Elkarrizketa

article thumbnail“El movimiento pro amnistía existe porque hay una situación contínua de recorte de libertades"

jueves, 14 de agosto de 2008

Julen Larrinaga Imputado en el juicio contra el movimiento pro-amnistíaEl pasado junio finalizó el juicio contra el movimiento pro-amnistía. Una veintena de ciudadanos...

Aurreko Elkarrizketak