| EHEk euskara arautzeko udal ordenantzak aurkeztu ditu |
|
|
|
| mircoles, 11 de junio de 2008 | ||||||
|
Euri Albisu ![]() Euri Albisuk azaldu digu zergatik ikusten duten beharrezko Bilbon euskararen udal ordenantzak ezartzea. Euskara ordenantza Bilbon zergatik eta zertarako? Udal ordenantzak euskararen inguruko lege-arauak ezartzen ditu herrian. Hau da, udalerrian euskararen marko juridikoa definitzen du. Horregatik, Euskal Herrian eta Bilbon herritarron hizkuntza eskubideak eta euskararen ofizialtasuna bermatzeko aukerarik ez dugun bitartean, hori bideratzeko tresna dugu udal ordenantza. Zertan datza EHEk aurkeztu duen proposamenak? Urratsez urrats Euskal Herri euskalduna lortzeko, premiazkoa eta ezinbestekoa da euskarari lehentasunezko tratamendua aitortzea eta bilbotarrek normaltasun osoz eta dagokien eskubidez, euskara alor eta eremu guztietan erabili dezaten neurri zehatzak hartu eta aplikatzea. Bilboko udalak, neurriak hartu behar ditu benetan Bilbon euskaraz bizitzea posible izango bada. Euskarak arautua egon behar du eta euskara normalizazio bidean jarriko duen neurriak hartu behar dira. Beraz, Euskal Herri euskaldunaren bidean beste urrats bat delako, Bilboko udalean euskara ordenantzak onartzea eskatzen dugu EHEtik. Proposamenaz gain, hainbat eragilerekin dinamika bat abiatu duzue, azalduiguzu piska bat. Alderdien, eta bereziki udal gobernuaren jarrera zein izan da? Aurrera begira, behin udal ordenantzak aurkezten ditugunean, euskara zinegotziarekin biltzeko asmoa daukagu; euskara benetan Bilboko hizkuntza ofiziala izan dadin eta Bilbo euskalduntzeko emateko prest dauden urratsak zeintzuk diren ikusteko.
Powered by !JoomlaComment 3.12 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved. |
||||||
| < Anterior | Siguiente > |
|---|






