Soilik Euskal Herri osorako federazioek bermatuko dute diskriminaziorik ez egotea
mircoles, 11 de junio de 2008
Egoitz Askasibar ESAITeko kidea
Zelan baloratzen duzue euskal selekzioaren aldeko lasterketa? Zapore gazi-gozoarekin geratu gara. Lasterketako egunean izandako euri jasak hainbat arazo sortu zizkigun. Baina beste ikuspegitik, meritu handia dauka halako baldintzetan ehundaka korrikalari bildu izana. Honek, ofizialtasunaren aldarrikapenaren sendotasuna adierazten du, eta poztekoa da, lanerako oinarria dagoela adierazten du.
Aurtengoa bederatzigarren edizioa izan da. Zer azpimarratu nahi izan duzue edizio honetan? Aurten lehenbizi EAEko hainbat federazioek antolatzen dituzten Euskal Herri mailako txapelketetan nafar, lapurtar, baxenafartar eta xiberotarrak kanporatu izan dituzte EAEko lizentzia ez izateagatik, Lakuak eginiko 16/2006 dekretuaren aginduz. Kirolarien bazterketa guzti hauek eman ez daitezen, Euskal Herriak, zazpi lurraldetako kirolariak bere baitan hartuko dituen kirol egiturak behar ditu inoiz baino gehiago, soilik Euskal Herri osoko kirol federazioek, federazio nazionalek, bermatuko dutelako lurraldearen araberako diskriminaziorik ez egotea. Lasterketako leloa norabide horretan izan da, "Euskal Herria, nazio bat, selekzio bat, federazio bat".
Ze oztopoekin topatzen ari zarete ofizialtasunaren bidean? Tamalez, eta logikaz esan behar bagenu arazo nagusia espainiar eta frantziar estatuen oztopoak direla, egungo oztoporik garrantzitsuena Gasteizko gobernuko kirol sailburuak daraman politikatik -Jose Ramon Garai eta PNV- dakusagu. BAT marka asmatu dute eta aipatu dute laguntzak izango direla gure kirolariek nazioarte mailan parte har dezaten, ez da esan ordea, euren partehartzea bermatzeko bide bakarra Espainiako selekzioetatik pasatzen dala, euskal kirolariei Euskadiko instituzioek ez dietelako bermatzen nazioartean aritzea beren koloreekin.
Badator Aste Nagusia!jueves, 14 de agosto de 2008Marijaiak eta Konpartsek 30 urte beteko dituzte aurten, bilbotarrentzako jai mundialak eta partehartzaileak eraikitzen.