| Euri-jasa izan arren ehunka kirolarik bat egin dute euskal selekzioaren alde |
|
|
|
| domingo, 01 de junio de 2008 | ||||||
![]() Goiz osoan izandako etengabeko euriak ere ez du eragotzi Esaitek Uribitarten deitu duen Euskal Selekzioaren aldeko lasterketan ehundaka kirolarik parte hartzea. Segur asko gehiago izango ziratekeen eguzkia agertu izan balitz, baina, halere, antolatzaileek adierazi dutenaren arabera, IX. edizio hau jendetsuenetakoa izan da. ARGAZKI GALERIA BARRUAN. Sailkapenak: Absolutoa eta nagusiak (.xls) eta Gaztetxoak (.xls) Euritearen gainetik bostehun bat kirolarik parte hartu izan dute gaur goizean Uribitarten ospatu izan den Euskal Selekzioaren aldeko bederatzigarren edizio honetan. Lasterketa hasi baino lehen Iurgi Etxeandia eta Estitxu Urrutia kirolariek EAEkoak ez diren euskal kirolariek jasotzen duten bazterketa salatu dute. Oholtza gainean irakurri izan duten manifestu batean zazpi herrialdetako kirolariak batuko dituen federazioak sortzearen beharra azpimarratu izan dute.
Powered by !JoomlaComment 3.12 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved. |
||||||
| < Anterior | Siguiente > |
|---|











