| Errekaldek bat egin du Kukutzak antolatutako Gaztetxe egunarekin |
|
|
|
| domingo, 18 de mayo de 2008 | ||||||
|
Giro ezinhobean burutu zen atzo Errekalden Euskal Herriko Gaztetxe Eguna '08. Auzokideek zein berataratu zirenek bat egin zuten Kukutza Gaztetxearen 10. urteurrena ospatzeko antolatu ziren ekimen ugariekin. Argazki galeria barruan. Atzo Errekaldeko Gazte Asanbladak antolatuta Gaztetxe Eguna ospatu zen orain dela gutxi hamar urte bete duen Kukutza Gaztetxean. Antolatzaileek egun osorako egitarau zabala prestatu zuten. Kontzertuak, herri bazkaria, umeentzako tailerrak, puzgarriak, magoa, azoka, graffiti erakusketa, rokodromoa, tirolina, antzerkiak, malabareak, ekitaldia eta abarrek egitarau zabal bat osatu zuten. Horietaz gain, gaztexe, gazte asanblada eta hainbat kolektiboren arteko herri-kirolak egin zituzten bazkalostean.
Powered by !JoomlaComment 3.12 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved. |
||||||
| < Anterior | Siguiente > |
|---|










