Ezker Abertzaleak Zorrotzaurrerako Hirigintza plana gelditzeko eskatu du PDF Imprimir E-Mail
viernes, 16 de mayo de 2008

Udal gobernuak Deustuibarra-Zorrotzaurrerako diseinatutako Hirigintza Planak herritarren artean sortutako kezkak areagotu egin dira azken hilabete honetan. Hori dela eta, PP eta PSOE alderdiek atzera egin eta bere garian emandako babesa kendu dute. Bilboko Ezker Abertzaleak positiboki baloratzen du orain dela hiru urte, Abandoibarrarako hirigintza planarekin egin zuten moduan, EAJri zein EBri txeke zuri bat eman zietenek atzera egin izana.

[08-05-14] PSOE y PP se oponen, con tres años de retraso, a la masiva edificación prevista en Deustuibarra

Ezker Abertzalearen esanetan bai PPk bai PSOEk jarrera aldatu behar izan dute interes ekonomikoetan eta negozioan oinarritutako eta herritarren beharrak bete ez zuen hirigintza planak herritarren artean sortutako ezinegonak bultzatuta.

EAJk eta EBk Vicinay, Eurocis eta Metrovacesa enpresa pribatuekin batera aurrera atera nahi duten hirigintza plana jasotzen ari den arbuioa areagotu egin dela ikusita, Ezker Abertzaleak uste du unea heldu dela proiektua gelditzeko eta zonaldeak behar duen eraberritze planaren gaineko debate sozial bat abian jartzeko.

Honen harira Bilboko Ezker Abertzaleak honako proposamen hau luzatu du:

1. Helburua: Deustuibarrako eta zonalde osoko benetako beharrak kontuan harturik eraberritzea auzoa.

2. Ezker Abertzalea ez dago auzoan zerbait egitearen aurka. Nabaria da Deustuibarrak osoko eraberritzea behar duela. Dena dela, hain hirigintza-lan handia izanik, Udalak berak egin eta kudeatu beharko luke, eta ez ekimen pribatuak.

3. Batzorde zabal eta irekia sortu behar da lehenbailehen. Honako hauek izango lirateke batzordekideak:

- Udal gobernua.

- Udal arkitektoak.

- Auzoko elkarteak eta gizarte-eragileak.

- Inguru horretako langileak.

- Deustuko zein San Ignazioko merkatariak.

- Alderdi politiko guztien ordezkariak, inolako esklusiorik gabe.

- Ondare Historikoaren Euskal Elkartea.

GUZTIEK parte har dezaten auzoko beharrak benetan beteko dituen hirigintza-plan baten diseinuan eta segimenduan.

4. Gehienez ere 3.000 etxebizitza eraikitzea, %60 babes ofizialekoak eta alokairu sozialekoak izatea, eta alokairuak ez gainditzea errentariaren soldataren %15. (Indarrean dagoen araudiaren arabera, etxebizitzen %20 soilik izan behar dira nahitaez babes ofizialekoak, baina azken ehunekoa Udalak erabaki dezake.

5. Espazio Libre eta Berdeguneen Sistema Orokorrean parke gisa erabiltzeko berdegune izendatuta dagoen eta EHUri eman dioten Sarrikoko 8.335,72 m2-ko lursailak kalifikazio horri eustea.

6. Sarrikoko fakultatea nahiz EHUren Leioako Campusa Deustuibarra-Zorrotzaurre aldera eramateko aukera aztertzea, eremu hori oraindik banatu gabe baitago.

7. Surbisak bere gain hartuko ez dituen zaharberritze-lanen kostuak hirigintza-planak emango dituen etekinekin ordaintzea. Kontuan izanik hainbat hamarkadatan instituzioek auzoa bazterturik eduki dutela eta sistematikoki eragotzi dutela etxeak konpontzea, ez litzateke bidezkoa izango oraingo biztanleek ordaindu behar izatea kostu horiek.

8. Auzoak Deustuibarra (Deustuko Erribera) izena gordetzea.

9. Auzoko lantegi eta langile guztiei irtenbideak ematea. Horrenbestez, beste leku batera eraman behar badira (poligonoak...), lekualdaketak lantegi eta langileei inolako kosturik ez sortzea.

Comentarios
Añadir nuevoBuscarRSS
JON   | 158.227.16.80 | 2008-05-16 10:28:06
Erabat ados nago puntu guztiekin. Zorrotzaurrek birgaitze bat behar du, hori argi dago, baina garapen jasangarrian oinarritutakoa.

Auzokideen ahotsa entzun, auzoaren nortasun historikoari eutsi, benetazko beharrizanei erantzun... hori da egin behar dena!
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
 
 
Security Image
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.

 
< Anterior   Siguiente >

Hiritarrak

Exigen a Diputación servicios sociales dignos

martes, 30 de junio de 2009

Trabajadores sociales que desempeñan su labor en el Servicio contra la Exclusión Social, representantes del Comité de...

La mayoría de los módulos de FP ofertados por la red pública sólo se pueden cursar en castellano

martes, 30 de junio de 2009

El viernes finaliza el plazo de matriculación de los ciclos formativos de grado medio y superior. Branka denunció el pasado...

Gehiegizko gastu militarrak salatu dituzte Foru Jauregiaren aurrean

martes, 30 de junio de 2009

Objekzio fiskala egin duten bi pertsonei Bizkaiko Foru Aldundiak jarritako isunaren zati bat zentimo bateko txanponekin ordaindu dute...

Aurreko artikuloak
 

Gai Nagusia

Cada vez son más las alternativas a la uniformidad informativa

mircoles, 13 de mayo de 2009

article thumbnailUna de las consecuencias del pucherazo electoral que ha conducido a López a la Lehendakaritza ha sido la ampliación del control mediático, por parte del españolismo. Pronto, sintonizar Radio Euskadi o Euskadi...

Aurreko gaiak

Elkarrizketa

article thumbnail“La pobreza tiene cara de mujer incluso en épocas de crecimiento económico”

mircoles, 13 de mayo de 2009

Maria Luisa Menéndez Asamblea de Mujeres de BizkaiaEn los últimos meses vivimos una reactivación del movimiento feminista. La lucha en defensa del aborto, contra las...

Aurreko Elkarrizketak

Ekonomia

AlbisteakExigen más personal para que los servicios sociales sean justos e universales

lunes, 29 de junio de 2009

Trabajadores sociales que desempeñan su labor en el Servicio contra la Exclusión Social, representantes del Comité de los trabajadores de la Diputación de Bizkaia y la...
+ Irakurri

Aurrekoa artikuloak

Politika

AlbisteakLanderren askatasunagatik 40.000 euro eskatu dituzte

jueves, 02 de julio de 2009

Audientzia Nazionalak 40.000 euro exigitu ditu Lander Fernandez Santutxutarraren askatasunagatik. Landerrek jarraipenak, mehatzuak, bahiketa eta eraso bat salatu zituen publikoki maiatzaren...
+ Full Story

Aurreko artikuloak

Iritzia

GutunakEzker abertzalea

mircoles, 17 de junio de 2009

Kalean dagoen eztabaidari erantzuna ematen, baina aldi berean beste batzuek izan dezaketen iritzia errespetatuz -aitortzen duenez «nork bere burua nahi duen bezala definitu dezake, eta...
+ Full Story

Aurreko artikuloak