JaiakDena prest Olabeagako jaietarakoviernes, 05 de septiembre de 2008Irailaren 9tik 14ra bitartean ekimen sorta ederrarekin beterik dator Olabeagako jaien egitaraua. Asteartean ikurrinaren igoera, pregoia eta txupina izango dira. 20:30etan txistulari eta buruhandiekin kalejira deitu dute antolatzaileek. Gauean "Urteko norbegiarra" sari banaketa eta ondoren auzoko ereserkia idatzi duen Kresala taldeak berbena joko du. BARRUAN EGITARAU OSOA. Olabeagako web gunea
Dagoeneko 1.500 lagunek bat egin dute errepresioa salatzea ez dela delitua manifestuarekin
sbado, 10 de mayo de 2008
"Dispertsioa da delitua, torturatzea eta tortura ahalbidetzen duen tresneria da delitua, estatuen biolentzia da delitua...", esan dute, 'Euskal Herriak Askatasuna behar du!' manifestua aurkeztean. Atxikimenduak eman daitezke Interneten. Gogoratu behar da sumario politiko honetan lau bilbotar auziperatuta daudela.
Hainbat eta hainbat lagunek Euskal Herriak Askatasuna behar du! adierazpena aurkeztu dute gaur Donostian, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako auziaren aurrean inputatuei babesa adierazteko eta horien lana "delitu" ez dela azpimarratzeko.
"Dispertsioa salatzea ez da delitua, tortura salatzea ez da delitua, errepresioa salatzea eta pertsonen eskubideak babestea ez da delitua, elkartasuna ez da delitua, preso, iheslari eta beren senitartekoak lagundu eta babestea ez da delitua", esan du Fito Rodiguez EHUko irakaleak, manifestua leitzean. "Dispertsio eta muturreko neurriek osatzen duten salbuespen egoera da delitua, torturatzea eta tortura ahalbidetzen duen tresneria hori guztia da delitua, [Espainiako eta Frantziako] estatuen biolentzia eta eskubide urraketa dira delituak, presoak-eta hondoratzeko eta zatitzeko helburuarekin burutzen diren jazarpen, eraso eta eskubide urraketa horiek guztiak dira delitua...".
Epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean ari dira egiten eta 27 lagun daude inputatuta. "Gu geu ere epaituak sentitzen gara", esan du Rodriguezek, "elkartasunerako eta errepresioaren salaketarako hamaika ekimenen partaide izan garelako eta aurrerantzean ere partaide izaten jarraitu nahi dugulako".
Orain arte 1.500 lagunek eman diote aipatutako idatziari atxikimendua; haien artean dira pertsona ezagun ugari eta elkarteak. Interneten dago izena emateko aukera.
Gaur zortzi Bilbon epaiketa salatzeko manifestazioa izango da, 17:30etik, eta Donostian bildutako lagunek hara joateko dei egin dute.
Badator Aste Nagusia!jueves, 14 de agosto de 2008Marijaiak eta Konpartsek 30 urte beteko dituzte aurten, bilbotarrentzako jai mundialak eta partehartzaileak eraikitzen.
JaiakDena prest Olabeagako jaietarakoviernes, 05 de septiembre de 2008Irailaren 9tik 14ra bitartean ekimen sorta ederrarekin beterik dator Olabeagako jaien egitaraua. Asteartean ikurrinaren igoera, pregoia eta txupina izango dira. 20:30etan txistulari eta... + Full Story
GutunakDerecho a réplicamartes, 02 de septiembre de 2008En vuestro artículo referente a la elección de los tres representantes del movimiento vecinal en el Consejo Asesor del Planeamiento Municipal de Bilbao efectuada el 23 de Julio hay... + Full Story