article thumbnailJaiakDena prest Olabeagako jaietarako

viernes, 05 de septiembre de 2008

Irailaren 9tik 14ra bitartean ekimen sorta ederrarekin beterik dator Olabeagako jaien egitaraua. Asteartean ikurrinaren igoera,  pregoia eta txupina izango dira. 20:30etan txistulari eta buruhandiekin  kalejira deitu dute antolatzaileek. Gauean "Urteko norbegiarra" sari banaketa eta ondoren auzoko ereserkia idatzi duen Kresala taldeak berbena joko du. BARRUAN EGITARAU OSOA. Olabeagako web gunea  

Beste albisteak
Manifestazioa deitu dute larunbatean 7Katu Gaztetxearen desalojoa salatzeko PDF Imprimir E-Mail
jueves, 08 de mayo de 2008
Image

Atzo 7Katu Gaztetxea desalojatu zuten. Gazteek hirugarren desalojo hau salatu dute eta mobilizazioak iragarri dituzte larunbaterako. Manifestazioa Biribila plazatik abiatuko da arratsaldeko 6:30etan. Ezker Abertzaleak bat egin du deialdiarekin. 

Atzo Alde Zaharreko 7 katu Gaztetxea desalojatua izan zen goizeko 10:00-k aldera, Ertzaintzaren eskuetan. Lau gazte identifikatu zituzten eta horietako bat jipoitu egin zuten arrazoirik gabe.

Gaur komunikabideen aurrean agertu dira eta udal gobernua hartu dute desalojoaren arduradun zuzenatzat. Azkunari, gazteok beren kabuz garatutako ikusmen alternatiboari beldur ote dioen galdetu nahi izan diote. "Berriz ere, auzoko gazteok gure nahi, zein proiektu egituratzeko lagungarria den, leku propiorik gabe utzi bait dute auzoa", gaineratu dute.

Gazteek gogoratu dute hau ez dela izan, "gure ametsak zapuzten diren lehenengo aldia, gaztetxea beste bi alditan itxi egin bait dute. Baina beste kolpeetan bezala, Gazte Asanblada altxatu eta erantzuteko prest dago, gure nahiek bideraturiko ibilbidea ezin bait da moztu".

"Argi erakutsi dugu, jarraitu dute gazteek, auzoari eskeintzen diogun ekintzen zerrenda oso zabala dela". Adibide  gisa jarri dute desalojoaren aurreko egunean, Plaza Berria kolorez bete egin zutelako Porrotx eta Maripotots pailazoen eskutik . "Baina gure ekintzen aurrean udaletxearen erantzuna etengabeko ukazioa eta errepresioa izan da. Guk auzoa irrifarrez eta bizitasunez betetzen dugun bitartean, haiek poliziaz eta tristuraz betetzen dute".

Bukatzeko Alde zaharreko gazte asanbladak auzoarentzat lan egiten jarraituko duela eta auzoak gaztetxea izango duela aditzera eman dute. "Gure jarrera eta gaztetxeen beharra onartua izan arte ez dugu etsiko".

Image

AURREKO ALBISTEAK:

[08-05-07] 7Katu Gaztetxea berriro desalojatu du Ertzaintzak

[08-4-13] 7Katu gaztetxea berriz ere zabaldu dute

[08-4-11] Zazpi Katu gaztetxearen zabaltzea aldarrikatu dute gazteek (Bideoak eta argazki galeria)

[08-4-10] Ertzaintzak istripu bat aprobetxatu du 7katu ixteko eta gazte bat inputatzeko

[08-2-23] Zazpi Katu gaztetxearen alde manifestazio jendetsua (Argazki galeria)

[08-2-21] 7Katu gaztetxearen huste saiakera salatu eta mobilizatzeko deia egin du BOMek

[08-2-18] 7Katu gaztetxea berreskuratu dute gazteek

[08-2-18] 7Katuko gazteek mobilizazioa deitu dute arratsalderako (Bilboko Udal Talde Independentistak bidalitako komunikatua eta Argazki galeria)

[08-2-18] 7Katu gaztetxea desalojatzen ari dira (Bideoa)

 

Comentarios
Añadir nuevoBuscarRSS
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
 
 
Security Image
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.

 
< Anterior   Siguiente >

 

Gai Nagusia

article thumbnailBadator Aste Nagusia!

jueves, 14 de agosto de 2008

Marijaiak eta Konpartsek 30 urte beteko dituzte aurten, bilbotarrentzako jai mundialak eta partehartzaileak eraikitzen.

Aurreko gaiak

Elkarrizketa

article thumbnail“El movimiento pro amnistía existe porque hay una situación contínua de recorte de libertades"

jueves, 14 de agosto de 2008

Julen Larrinaga Imputado en el juicio contra el movimiento pro-amnistíaEl pasado junio finalizó el juicio contra el movimiento pro-amnistía. Una veintena de ciudadanos...

Aurreko Elkarrizketak

Hiritarrak

AlbisteakEl vecindario de Irala elabora un proyecto ambicioso de reforma del barrio

domingo, 07 de septiembre de 2008

Los vecinos de Irala han elaborado un proyecto de reforma del barrio que ya han enviado al Ayuntamiento de Bilbao. La plataforma quiere dar un impulso que revitalice al barrio y, para ello, ha...
+ Irakurri

Aurrekoa artikuloak

Politika

AlbisteakBilbotar batek Garzónen aurrean deklaratu beharko du bere ideia politikoengatik

domingo, 07 de septiembre de 2008

Azken aldi honetan guztien ahotan dagoen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon instrukzio epaileak euskal alderdi independentisten aurka irekitako sumarioaren barruan, inputatu gisa...
+ Full Story

Aurreko artikuloak

Kultura

JaiakDena prest Olabeagako jaietarako

viernes, 05 de septiembre de 2008

Irailaren 9tik 14ra bitartean ekimen sorta ederrarekin beterik dator Olabeagako jaien egitaraua. Asteartean ikurrinaren igoera,  pregoia eta txupina izango dira. 20:30etan txistulari eta...
+ Full Story

Aurreko albisteak

Iritzia

GutunakDerecho a réplica

martes, 02 de septiembre de 2008

En vuestro artículo referente a la elección de los tres representantes del movimiento vecinal en el Consejo Asesor del Planeamiento Municipal de Bilbao efectuada el 23 de Julio hay...
+ Full Story

Aurreko artikuloak