BERRIA egunkariak argia ikusi zuela bost urte bete direla ospatzeko ekitaldia PDF Imprimir E-Mail
lunes, 05 de mayo de 2008

Orain dela bost urte, egun hauetan ehunka herritar buru-belarri lanean zebiltzan Euskal Herri osoan, Euskaldunon Egunkariaren ixteak utzitako hutsunea betetzeko asmoz. Orain dela bost urte, ehunka lagunek eginiko lanari esker, BERRIA egunkaria Euskal Herriko txoko guztietan kalean izatea lortu zen. Eta orain dela bost urte eginiko lan hori eskertuz asteartean ospatu nahi du BERRIAk bere sorreraren bosgarren urteurrena. Kafe Antzokian egingo den ospakizun ekitaldia arratsaldeko 8etan hasiko da.

Ekainera bitarte, egunerokoak bost urte beteko dituen egunera arte, ekitaldi andana izango dira Euskal Herri osoan zehar, Luzatu bostekoa lelopean. Bilbon asteartean, hilaren 6an, Kafe Antzokian, hain zuzen ere. Eragile eta norbanakoak daude ekitaldi horretara gonbidatuta. Ekainaren 21ean, berriz, bosgarren urteurrenaren egunean, ekitaldi nazionala egingo da Donostiako Kursaalean.

Herriz herriko ekitaldien asmoa da BERRIA kalean ikustearen alde jardun zuten ehunka herritar eta eragileren lana eskertzea. «Ez dugu ahaztu behar 2003an Egunkaria-ren itxieraren ondoren eta euskal gizarteak emandako laguntza eta babesari esker jarri zirela martxan EKT eta BERRIA. Proiektua posible izan da orduan ia bost milioi euroko kapitala bildu zelako, eta herriz herri egindako lanari esker bildu zen hori», azaldu du Joanmari Larrarte EKT Euskarazko Komunikazio Taldeko kontseilari ordezkariak. Haren hitzetan, «jendeak bere garaian eginiko ekarpenagatik ez balitz izan, proiektu hau ez zen posible izango».

2003ko otsailean, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz Egunkaria itxi zenean, «euskal gizarteak bide bat hartu eta horri erantzuteko jendea herrietan bere kasa antolatzen» hasi zela oso gogoan du Larrartek. «Horri erantzutearekin batera, herriz herri lan hori, batzorde horiek eta jende horren indarra proiektu berri bat has zedin bideratu zen. Une hartan egin zen lanik handiena segur aski herriz herri eginiko informazio eta komunikazio lana eta diru bilketa izan zen». Herritarrek proiektu berria gauzatzeko agertutako ilusioa nabarmendu du Larrartek, eta horixe eskertu nahi dute uneotan.

Comentarios
Añadir nuevoBuscarRSS
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
 
 
Security Image
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.

 
< Anterior   Siguiente >

 

Gai Nagusia

article thumbnailPNV-IU aprueban unos Presupuestos que reducen a la mitad las partidas destinadas a los barrios

mircoles, 17 de diciembre de 2008

Tal y como sucedió hace pocos meses con la actualización de las tasas e impuestos municipales, la discusión y posterior aprobación de los Presupuestos para 2009...

Aurreko gaiak

Elkarrizketa

article thumbnail“Udalbiltza ez da solik legitimoa baizik eta beharrezkoa”

mircoles, 17 de diciembre de 2008

Lander Etxebarria Bilboko zinegotzi ohia eta Udalbiltzaren aurkako epaiketan auzipetua. Udako Euskal Unibertsitatea sustatzea edota EHNA agiria egitea delitu terrorista omen da Espainiar...

Aurreko Elkarrizketak