Bologna prozesua gelditzeko eskatu dute hainbat unibertsitateen aurrean PDF Imprimir E-Mail
viernes, 02 de mayo de 2008

Badira urteak Bolognaren aplikazioa gelditzeko eskatzen ari direla ikasleak. Mobilizazio desberdinak egin dituzte baina entzungor jarraitzen dute unibertsitateko mandatari guztiek.

Argazki galeria

Gaztesareari bidalitako ohar batean azaldutakoen arabera hainbat ekimen ezberdin burutu izan dute ikasleek Bilbon dauden unibertsitateen aurrean.

Ikasleen oharra:

Ez dute gure hitza errespetatzen, ez gaituzte entzun nahi, berdin zaie zer pentsatzen dugun, zer nahi dugun... beraiek berdin jarraitzen dute. Hala ere, nazkatzen hasiak dira, hainbeste mobilizazio eta hainbeste ikasle borrokan ez zaie batere ongi etortzen haien planak lasai jarraitu nahi badituzte.

Horretarako arma berri bat jarri zuten mahai gainean, Listadoa. Klaustro batean onartu zuten bertako ikasleak eta kanpoan manifestatzen ari zirenak gogor jipoitu ondoren. Beraz, argi daukagu guztiok ze era antidemokratikoan onartu zuten. Eta gainera barruan duen mami guztia ere ikusteko modukoa da... Ikasleoi soilik zuzendutako neurri zapaltzaileek osatzen dute listadoa.

Beraz, ikasleon kriminalizaziorako saiakera guzti hauek salatu behar ditugu! Ez gara beldurtuko haien mehatxuen aurrean!

Ikasleok borrokan jarraituko dugu eta horregatik egin ditugu ekimen desberdinak egun hauetan zehar Sarriko, San Mames eta Deustuko unibertsitaeetan.

Ikasleon kriminalizazioarekin amaitu behar duzue! Ez gaituzue beldurtuko! Ez gara geldituko!!

Bologna gelditu beharko duzue! Gurea da Hitza! Hilabetero Maiatza izan dadila!

 

Comentarios
Añadir nuevoBuscarRSS
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
 
 
Security Image
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.

 
< Anterior   Siguiente >

 

Gai Nagusia

article thumbnailPNV-IU aprueban unos Presupuestos que reducen a la mitad las partidas destinadas a los barrios

mircoles, 17 de diciembre de 2008

Tal y como sucedió hace pocos meses con la actualización de las tasas e impuestos municipales, la discusión y posterior aprobación de los Presupuestos para 2009...

Aurreko gaiak

Elkarrizketa

article thumbnail“Udalbiltza ez da solik legitimoa baizik eta beharrezkoa”

mircoles, 17 de diciembre de 2008

Lander Etxebarria Bilboko zinegotzi ohia eta Udalbiltzaren aurkako epaiketan auzipetua. Udako Euskal Unibertsitatea sustatzea edota EHNA agiria egitea delitu terrorista omen da Espainiar...

Aurreko Elkarrizketak