Atzoko zein azken egunetako desalojoak salatuko dituzte gazteek gaur kalean PDF Imprimir E-Mail
mircoles, 30 de abril de 2008

ImageBilboko Okupazio Mugimenduak Bilboko gaztetxeak eta etxe okupatuak jasaten ari diren erasoak salatuko ditu gaur arratsaldean. Atzo Olabeagako gaztetxearen eraisketa salatzeko eta gaztetxeen defentsan, 20:00etan Eliptika plazatik aterako den manifestaziora deitu dute. Ezker Abertzaleak bat egin du deialdiarekin.

Atzoko argazkiak barruan

Bilboko Okupazio Mugimenduak, Bilboko Gaztetxe eta etxe okupatuak, pairatzen ari diren kriminalizazio kanpainia salatuko dute arratsaldean egingo duten manifestazio baten bidez. Atzo Olabeagako gaztetxea bota zutela eta azken egunotan, Zazpi Katu, Erriberako etxe okupatuta eta Arangoitiko gaztetxea desalojatuak izan direla salatuko dute gazteek.

Ezker Abertzaleak bat egiten du deialdiarekin

Atzo berriro ere Bilboko udala azkenengo bost urtetan gazteriarekiko eramaten ari den politika atzerakoiaren adibide berria topatu izan dugu: Olabeagako gaztetxearen indar bidezko hustea.

Bilboko Udalak arazoak konpondu edota gazteei alternatibak eskaini baino debekatu baino ez du egiten, gazteek beraiek kudeatutako lokalak hustu eta debekatu, etxebizitza hutsen okupazioa debekatu, kalean egotea debekatu, gure gizartean dauden arazoak konpontzeko antolatzea debekatu (etxebzitza, gazteen aisialdirako alternatibak, etab...). Ezin ahaztu azken hilabete honetan Bilboko gazteriak pairatu dituen erasoak eta jazarpenak instituzioen aldetik: Erriberako etxe okupatuaren eta Arangoitiko gaztetxearen desalojoak eta 7katu gaztetxearen kontrako husteko saiakerak. 

Gainera bere argudiorik handiena eta erabiliena indarrarena da, gaur gaztetxea husteko zonalde osoa kaputxadun poliziaz bete dute, horrela inguruko auzokideek hartutako erabakiarekin bere desadostasuna lasaitasunez adieraztea ekiditeko. Behin eta berriro EAJ eta udal hauteskundeetara Aralarrekin batera aurkeztutako IU-k turisteei saltzeko hiri eskaparatearen aldeko apostua egiten dute, honen eta bere auzokideen arazoetaz arduratu beharrean, kasu honetan gazteriarea instituzioaren inolako injerentziarik gabe bere kabuz antolatzeko esparru falta.

Bilboko Ezker Abertzaleko udal taldetik Olabeagako Gaztetxeko proiektuari gure sostengua adierazi nahi diogu eta baita berriro ere Bilboko Udalaren errepresio eta hondamendi politika hau salatu nahi dugu.

 

Salatu nahi dugu ere, udal gobernuak egiten duen udaltzaingoaren erabilera politikoa. Azken aldi honetan errepresioan edota gazteen kontrako jazarpenan udaltzaingoaren parte hartzea ohikoa ari da bihurtzen udal gobernuaren aginduz.

Bilboko Ezker Abertzaleko udal taldeak bat egiten du gazteek antolatutako mobilizazioekin eta deia luzatu nahi die Bilboko herritarrrei parte hartzeko.

 

Comentarios
Añadir nuevoBuscarRSS
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
 
 
Security Image
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.

 
< Anterior   Siguiente >

 

Gai Nagusia

article thumbnailPNV-IU aprueban unos Presupuestos que reducen a la mitad las partidas destinadas a los barrios

mircoles, 17 de diciembre de 2008

Tal y como sucedió hace pocos meses con la actualización de las tasas e impuestos municipales, la discusión y posterior aprobación de los Presupuestos para 2009...

Aurreko gaiak

Elkarrizketa

article thumbnail“Udalbiltza ez da solik legitimoa baizik eta beharrezkoa”

mircoles, 17 de diciembre de 2008

Lander Etxebarria Bilboko zinegotzi ohia eta Udalbiltzaren aurkako epaiketan auzipetua. Udako Euskal Unibertsitatea sustatzea edota EHNA agiria egitea delitu terrorista omen da Espainiar...

Aurreko Elkarrizketak