“Ez da erraza emakumeon zapalkuntza estaltzen duten elementuen aurka borrokatzea” PDF Imprimir E-Mail
mircoles, 23 de abril de 2008

Oihane Calvo
Bilgune Feministako kidea

Ohiane Portugaleten izan da iragan apirilaren 12 eta 13an, beste ehunka emakumerekin batera, Euskal Herriko koordinadora feministak “Feministok eraldaketarako borrokan!” lelopean antolatutako IV. jardunaldietan. Bera Bilgune Feminista taldeko kidea da eta sistema kapitalista patriarkalak ezkutatu nahi duen parekidetasun ezaren aurka Euskal Herriko gizon eta emakume guztien konpromisoa ezinbestekoa dela nabarmendu du.

Image

Zeintzuk izan dira eztabaida gai nagusiak?
Jardunaldiak hiru ardatzetan banatu dira: emakumeok herrian eta munduan; emakumeen kontrako indarkeria sexistari aurre eginez eta emakumeon identitatea eta gorputz intsumituak. Hauen baitan kokatu ditugu eztabaidagai garrantzitsu asko. Besteak beste, parte hartze sozio politikoa, prekarietatea, zaintza eta eraso sexisten aurrean prebentzio eta erantzunean hartu beharreko neurriak... Eskubide erreproduktibo eta sexualen inguruan eta abortuaz egin ditugun irakurketak ere presente egon dira. Tailerren bidez, beste gai batzuk jorratu ditugu: ezkerraren egitasmoan feminismoaren beharra, emakumeon borroka lan merkatuan. Baita ludikoagoak ere, eskulan sexualena, adibidez.

Gai batzuk beste jardunaldi batzuetan eztabaidatuak izango ziren, baina lehen aldiz jorratutakoak ere izango ziren
Identitateen inguruko eztabaida berria dela esan liteke. Gaur egungo gizartean sexu biren bereizketa egiten da eta gizon edo emakume izan behar gara, hauetariko bakoitzari atxikitzen zaizkion betebehar, funtzio eta izaerarekin. Sistema patriarkalak asmatu eta inposatu digun eredu honek gainera, boterea sexu maskulinoari egotzi dio emakumeak bigarren mailako herritarrak bihurtuz eta zapalkuntzara kondenatuz. Beraz, pertsonen identitateak eta hauen arteko harreman ereduak ikuspegi feminista batetik lantzeko beharra dago eraldaketa posible izan dadin.

Bilgune Feminista “hezkidetza gida” tailerraz arduratu da. Zer azpimarratu nahi izan duzue?
Gure ustetan, Hezkuntza Sistema sozializaziorako bitarteko oso garrantzitsua da, eta gaur egungo eredua birsortzeko baino, eraldaketarako bitarteko izan behar du, pertsona askeak hezi behar ditu sexuen parekidetasunaren alde eginez. Tailer honetan Bilgune Feministak egindako gida honen aurkezpena egin dugu eta hezkun-tza alorrean gabiltzan guztioi hezkidetzaren ikuspuntutik baliogarria izatea espero dugu.

Bederatzi eragile bildu zarete Euskal Herriko koordinadora feministan. Indartsu dabil mugimendu feminista?
Gaur egun, ez da erraza emakumeok bizi dugun zapalkuntza ikustezin egiten duten elementuen kontra borrokatzea, ezta emakumeak beraien baldintzak hobetzeko borrokara lotzea. Hala ere, mugimendu feminista gogotsu dagoela, lan egiteko gogoz gaudela eta bizi dugun zapalkuntzaren larritasunak, eztabaidatu, indarrak batu eta apostu eraginkor eta errealekin aurrera jotzeko indarrez betetzen gaituela.

Azken jardunaldiak duela hamalau urte izan ziren. Zertan aldatu da Mugimendu Feminista?
Euskal Herrian aldaketa garrantzitsuak eman dira, mugimendu feministaren baitan eragina izan dutenak. Eragile berriak sortu dira, Bilgune Feminista kasu; koordinaziorako bitarteko ezberdinak erabili dira, hala nola plataformak; eragile sozial, sindikal eta politikoekin elkarlanean aurrerapausoak eman dira; elkarlan horrek denok aberastu gaitu. Mugimendu feminista bere izaera anitz eta konplexuaz jabetzen joan da. Euskal Herria hartzen du sujeto politikotzat eta ikuspegi honetan kokatzen dira adibidez, Euskal Herriko Emakumeon Eskubideen Karta edo gure herriak bizi duen gatazka politikoan ikuspuntu feministatik eragiteko nahia. Gazte belaunaldi berriak ere feminismora lotzen doaz, baina gaur egun bizi dugun berdintasun formal faltsu horrek zaildu egiten du zapalkuntzaren agerikotasuna eta hau mugimendu feministak gainditu behar duen oztopo larrienetako bat da.

Emakumeok pairatzen dugun zapalkuntza ere aldatu egin da?
Zapalkuntza gero eta ikustezinagoa bilakatzen da, azken finean sistema kapitalista patriarkalak bere biziraupenerako montatu duen eredu honek bere tresnak baititu agerikoa den zapalkuntza oro ezkutatu edo jendarteak asimilatzeko. Adibidez, emakumea lan munduan integraturik dagoela esaten digute eta gizonen eskubide berdinak eskuratu dituela, baina txanpon honen bestaldean prekarietateak emakume aurpegia duela ikusten dugu. Emakumeon aurkako indarkeria kasuak gero eta erasotzaile gazteagoek burutzen dituzte, eta sistemak bere erantzunkizuna onartu eta hezkuntza eta prebentzioa landu beharrean, oraindik kasu konkretuak bailiran aurkezten dizkigu.

Image

Euskal Herriko txoko guztietako emakumeak bildu eta eztabaida sustatzea lortu duzue egun hauetan. Hemendik aurrera zer?
Lehenbizi, borroka feministaren beharra eztabaidagai ez dagoela azpimarratu nahi dugu, izan ere bizi garen berdintasun faltsuaren garaian gure praktika eta diskurtsoa ezinbestekoak dira. Bestalde, emakumeok gure eskubideen aldeko borrokan jartzen dugu erronka nagusia. Horretarako Mugimendu Feministak sorturiko Euskal Herriko Emakumeon Eskubideen Gutuna dugu borrokarako tresna, eta hau esku artean dugularik, hemendik aurrera bakoitza bere esparruan eta bere dinamikekin elkarlanean ibiliko gara Mugimendu Feminista anitz eta zabala osatzen dugunok. Espero dugu lan honetan aurrerapausoak emateko prest egotea euskal herriko emakume eta gizonak ere, jendarte osoaren aldaketa eta konpromezua beharrezko baidira sistema kapitalista patriarkalaren eraldaketarako.

Comentarios
Añadir nuevoBuscarRSS
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
 
 
Security Image
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.

 
< Anterior   Siguiente >

 

Gai Nagusia

article thumbnailBadator Aste Nagusia!

jueves, 14 de agosto de 2008

Marijaiak eta Konpartsek 30 urte beteko dituzte aurten, bilbotarrentzako jai mundialak eta partehartzaileak eraikitzen.

Aurreko gaiak

Elkarrizketa

article thumbnail“El movimiento pro amnistía existe porque hay una situación contínua de recorte de libertades"

jueves, 14 de agosto de 2008

Julen Larrinaga Imputado en el juicio contra el movimiento pro-amnistíaEl pasado junio finalizó el juicio contra el movimiento pro-amnistía. Una veintena de ciudadanos...

Aurreko Elkarrizketak