Astiro eta amorruz PDF Imprimir E-Mail
mircoles, 23 de abril de 2008

Jon Artetxe
Bilboko AHT Gelditu! Elkarlaneko kidea 

Astiro, baina sendo, ari da hazten Bilbon Abiadura Handiko Trenaren aurkako oposizioa. Euskal Herriko nekazal guneetan errazagoa izan da jendartea sentsibilizatzea azpiegitura horrek lekarzkeen kalteen inguruan. Ulergarria da herri txikietan jendeak naturarekiko harreman handiagoa duelako, hobeto ezagutzen dituelako inguruko parajeak eta ondorioz txikizioa datorrenean interes handiagoa daukalako beroriek ezagutzeko. Baina batez ere, informazioa azkarrago transmititzen delako. Ia 400.000 biztanleko bizigunean, ostera, nekezagoa da informazioa zabaltzea, boterearen hedabideak lagun ez ditugularik. Hala ere, hitzaldi, pintada, eskuorrien banaketa eta abarren bitartez ari gara bidea egiten. Auzoekin harremanak ari gara mantentzen, alderdi politiko eta sindikatuekin, kultur-taldeekin... horren eraginez, sarea ehuntzen ari gara. Jauzia emateko prest gaude.

Astiro, baina interes handiz, ari dira bilbotarrak barneratzen zer ondorio ekarriko dituen Abiadura Handiko Trenak Bizkaiko hiriburura. Dagoeneko hainbatek badaki Abandoko burdinbide-gunea lurrazpiko geltoki intermodal bihur daitekeela, hotel, merkatalgune, luxuzko etxebizitza eta abarri leku eginez gainean; hirigintza-espekulazio erraldoiari leku eginez, nola ez. Gutxi gora behera 165.00 m2ko gunea pribatizatu egingo dute Bilbo erdi-erdian, ahaltsuenen mesederako. Betikoak are gehiago aberastu daitezen. Ezkertiarron amorrurako, egitasmo garrantzitsuak betikoen patrikak berotzeko planifikatzen dira, jakina.

Astiro ibili beharko da trafikoa Abandon. Izan ere, planifikazio horrekin egunero 800 autobus, ehunka taxi, milaka auto pribatu helduko dira Abandora. Astiro ibili beharko du jendeak; presaka ibiliz gero, tupust egingo baitute sarri samar egunero hor bueltaka ibiltzea espero diren 30.000 bidaiariek. Baten batek pentsatuko du, mesede handia egingo diola AHTk Bilboko mugikortasunari eta iraunkortasunari. Azter beza, arren, zer mugikortasun mota dugun Bilbon: adibidez egunero hiriburuan jatorria duten 1.059.492 desplazamenduetatik soilik 8.122 joaten dira Gasteiz eta Donostiara. Justifikatzerik al dago 10.000 milioi eurotik gorako kostua duen azpiegitura, batzuen ustez mesedetuena den Bilbon jatorria duten desplazamentuen %0,7ak bakarrik badu AHTren helmuga? Gainera, horietako zenbatek izango du eros ahalmena AHTren txartela ordaintzeko? Gehien-gehienek ez.

Lanak egitean ateratako milioika metro kubiko lurrak Abusun zehar garraiatuko dituzten kamioiek ere astiro ibili beharko dute, hautsak, kutsadurak eta zaratak baten bat astakeriaren bat egitera eraman ez dezaten, amorruz. Asko eta asko izango dira kaltetuak, nahiz eta oraindik ez diren jabetu.

Amorruz ikusten du hiritar askok Abandon Adif-ek jarri duen txiringitoa. Teorian AHTren inguruan informatzeko. Hori bai, edonork froga dezake propaganda hutsa baino ez dagoela eskura. Doala irakurlea bertara eta galde dezala edozer: Zenbateko kostua izango luke AHTren azpiegiturak Bilboko Udalean? Zeintzuk eragin izango ditu ingurumen arloan? Zenbat biztanleri eragingo dio hurbiletik AHTren zaratak, zenbat dezibelio jasan beharko dute esaterako Abusuko hainbat auzo-kidek? Horien eta beste hamaika konturen inguruan, informaziorik ez informazio stand-ean.

Amorruz aterako gara manifestazioan bilbotarrak maiatzean, erakusteko ez dugula AHTrik nahi; hausnarketa egin dugula; astiro pentsatu eta erabaki dugula. Bilbon ere, ez dugu Abiadura Handiko Trenik nahi. Eta Azkuna jaunak horren frogarik gura badu, antola dezala AHTri buruzko herri-galdeketa Bilbon. Hain denez demokrata, erakuts dezala. 

Comentarios
Añadir nuevoBuscarRSS
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
 
 
Security Image
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.

 
< Anterior   Siguiente >

 

Gai Nagusia

article thumbnailPNV-IU aprueban unos Presupuestos que reducen a la mitad las partidas destinadas a los barrios

mircoles, 17 de diciembre de 2008

Tal y como sucedió hace pocos meses con la actualización de las tasas e impuestos municipales, la discusión y posterior aprobación de los Presupuestos para 2009...

Aurreko gaiak

Elkarrizketa

article thumbnail“Udalbiltza ez da solik legitimoa baizik eta beharrezkoa”

mircoles, 17 de diciembre de 2008

Lander Etxebarria Bilboko zinegotzi ohia eta Udalbiltzaren aurkako epaiketan auzipetua. Udako Euskal Unibertsitatea sustatzea edota EHNA agiria egitea delitu terrorista omen da Espainiar...

Aurreko Elkarrizketak