Udalaren deszentralizazioa eta herritarren partehartzea bultzatzeko proposamen
Bilboko ezker abertzaleak eragile sozialekin biltzeko asmoa agertu du, ondoko partehartze proposamenaz jarduteko
A) BARRUTI-KONTSEILUEI BEGIRA
Era homogenoagoan berregituratu behar dira, bereziki 2, 5, 7 eta 8 Barrutiak.
Deszentralizazio administratiboaz gain, deszentralizazio politikoa. Hau da Barrutiko gaietaz Barruti-Kontseiluak erabaki behar du, eta aldi berean, Barruti baten gaiaz Udalak erabaki ahal izateko, Barruti-Kontseiluak aurreko txostena egin beharko du.
Barruti-Kontseiluetan dauden elkarte ezberdinen ordezkariek bozka-eskubidea izan behar dute, politikariek bezala.
Barruti-Kontseiluek hartutako erabakiak berehala gauzatu behar dira, egungo atzerapenak ezabatuz. Horretarako, Deszentralizaziorako Zerbitzua eratzea proposatzen du eta bere menpe, Deszentralizazio-Batzordea, non Barruti- Kontseiluen Lehendakariak eta auzo- eta gizarte- elkarteetako 12 ordezkari bilduko diren, guztiek bozka-eskubidea izanik.
Barruti-Kontseiluek aurrekontu propioa izan behar dute, ez bakarrik Obra eta Zerbitzuetarako, baita ere beste Arloetan (ekimen kulturaletarako edo egin nahi dituzten iniziatibak aurrera eramateko). Aurrekontua ez da Barruti guztientzako berdina izango, prozedura parte-hartzailearen bidez zehaztuko da.
Auzo-Kontseiluak eratzea bultzatuko du, parte-hartzeko era bizkorragoa baita, barrutira jo beharrik izan gabe.
B) KONTSEILU SEKTORIALEI BEGIRA
Kontseilu Sektorialak erabakiorrak izan behar dira, eta ez, orain bezala, kontsultibo hutsak.
Kontseilu Sektorialak hiritarren partehartzerako tresnak izan behar dira, eta ez hitz egiten egoteko edota denbora pasatzeko.
Onartuta dauden Kontseilu Sektorialak (Enplegua) berehala jarri behardira martxan eta beste Kontseilu Sektorialak (Euskara, Kultura, etab.) ere eratu.
C) MAILAOROKORREKO PROPOSAMENAK
Elkarte ezberdinek mozioak aurkezteko (inolako oztoporik gabe) eta Udalbatzetan hitz egiteko aukera izan behar dute.
Erreferendumak antolatuko dira, bilbotarrentzako garrantzitsuak diren gaien inguruan erabakitzeko. Udalak, erreferenduma konbokatuko du inplikaturiko pertsonen %5ak eskatzen duenean. Kopuru hori finkatuko da auzo bateko, Barruti bateko edo Bilbo osoko gaia denaren arabera.
Udalaren Aurrekontuak era partehartzailean erabakiko dira.
“Udalbiltza ez da solik legitimoa baizik eta beharrezkoa”mircoles, 17 de diciembre de 2008Lander Etxebarria Bilboko zinegotzi ohia eta Udalbiltzaren aurkako epaiketan auzipetua. Udako Euskal Unibertsitatea sustatzea edota EHNA agiria egitea delitu terrorista omen da Espainiar...