| Okupazioaren aldeko manifestazioaren ostean Ertzaintza gogor oldartu da gazteen kontra |
|
|
|
| sbado, 19 de abril de 2008 | ||||||
|
Azken egunetako desalojoak salatzeko eta etxebizitzaren aldeko manifestazioa bukatu ondoren, hainbat gaztek asteartean hustutako Erriberako etxean pankarta erraldoi bat jarri izan dute. Ertzaintzari gustatu ez eta gazteen kontra gogor oldartu da. Kargaren ondorioz gazte batek pilotakada bat jaso du aurpegian. Poliziaren jazarpena 7katu gaztetxe ingurura heldu da. Arratsaldeko 5etan Jesusen Bihotzetik atera da Bilboko gaztetxe eta etxe okupatuak azken aldi honetan jasatzen ari den erasoak saltzeko BOM ek antolatutako manifestazioa. Manifestazioan parte hartu duten 300 bat gaztek Bilboko Gaztetxe eta etxe okupatuak, pairatzen ari diren kriminalizazio kanpainia salatu dute. Azken egunotan, Zazpi Katu, Erriberako etxe okupatuta eta Arangoitiko gaztetxea desalojatuak izan direla salatu dute gazteek. Honetaz gain, Olabeagako gaztetxearen gainean desalojo eta eraitsi mehatxua jarraitzen duela aipatu dute. Atzo arratsaldean, berriz, 40 gazte bildu ziren Arangoitin ostegunean aurreko egunean okupatutako eraikina udaltzaingoak desalojatu zuela salatzeko.
Powered by !JoomlaComment 3.12 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved. |
||||||
| < Anterior | Siguiente > |
|---|





