| Beste albisteak |
| Desalojoa salatzeko manifestazioa egingo da arratsaldeko zazpietan Arriagatik |
|
|
|
| martes, 15 de abril de 2008 | ||||||
![]() Bilboko erriberako etxe okupatua desalojatzen ari dira ertzainak. Goizeko 10 inguruan sartu dira ertzainak eraikinean, batzuek ondoko etxe batetako teilatutik eta besteak atetik. Goizeko 10ak inguruan gertatu da, ertzainak zain egon dira Erribera kaleko okupatutako etxetik bertan bizi den gazte bat atera arte, orduan berarengana jo eta bere etxeko atea irekitzera behartu dute. Bitartean beste ertzain talde bat teilatutik sartu da, antza denez ondoko beste etxeren batetatik igo dira teilaturaino. Etxebizitzan zeuden beste bi lagun identifikatu eta kanporatu dituzte, eta beraien hainbat objektu pertsonal eraman dituzte, hala nola lilburuak, aldizkariak... Gazteek ertzainen arteko elkarrizketa entzun dute: "nik liburu bat hartu dut, nik aldizkaria". Kanpoan gertaera ikusita batu den hainbat jende ere identifikatu dute. Goizeko hamaikak diren hontan ertzainek oraindik erriberako etxea inguratua dute. Arratsaldeaan manifestazioa deitu dute desalojoa salatzeko, 19:00etan Arriaga antzokitik aterako da.
AURREKO ALBISTEAK: [08-3-27] Bihar aurkeztuko du Erriberako etxe okupatuak bere bizi proiektua [08-3-4] Prozesu judiziala zabaldu dute 20 gazteren kontra Erriberako eraikina okupatzeagatik [08-3-3] Epaileak 20 gazte deitu du aitortzera Erriberako eraikineko okupazioan parte hartzeagatik (Bideoa) [08-1-6] Eraikin oso bat okupatu dute etxebizitzaren arazoari aurre egiteko [08-2-13 GAI NAGUSIA] La vivenda, problema para la mayoria, beneficios para unos pocos (Erriberako etxe okupatutakoei elkarrizketa) INFO GEHIAGO: BOMeko web orria
Powered by !JoomlaComment 3.12 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved. |
||||||
| < Anterior | Siguiente > |
|---|











