Ertzaintzak istripu bat aprobetxatu du 7katu ixteko eta gazte bat inputatzeko PDF Imprimir E-Mail
jueves, 10 de abril de 2008

Gaur arratsaldean 7katu Alde Zaharreko gaztetxean istripu baten ondorioz, eztanda bat gertatu da, eta ondoren, sute txiki bat piztu da. Nahiz eta gazteek berehala sua itzali, Ertzaintza bertaratu da eta era oldarkor batez Gaztetxearen inguruan zeuden dozenaka gazte identifikatu eta indarrez gaztetxeko ingurutik urrunduarazi dituzte. Ertzaintzak gaztetxea ixteaz gain, Gazte Asanbladako partaide bat biharko deitu du Bilboko epaitegian “epaiketa azkar” bat egiteko. Babesa emateko elkarretaratzea egingo dute epaitegien aurrean arratsaldeko 4etan. 7etan manifestazioa egingo dute Alde Zaharretik.

Gaur arratsaldean Alde Zaharreko gaztetxean istripu baten ondorioz, eztanda bat gertatu da, eta ondoren, sute txiki piztu da. Momentu horretan Gaztetxean zeudeen gazteek berehala sua itzali dute. Ondoren, auzokideekin hitz egin dute gertatutakoaren berri emateko.

Hala ere, ordurako udaltzaingoa hurbildu da suhiltzaileekin hasiera bateko ikuskapena egiteko aitzakiaz. Hau gutxi balitz, Ertzaintza andana bertaratu da eta era oldakor batez Gaztetxearen inguruan zeuden dozenaka gazte identifikatu eta indarrez gaztetxeko ingurutik urrunduarazi dituzte. Era berean, gaztetxeko kide bat biharko deitu dute epaitegian “epaiketa azkar” bat egiteko, inolako arrazoirik eman gabe.

Gazte asanbladak salatu duenez, ikusgarria izan da Ertzainek zabaldu duten dispositiboa, "haientzako egokia zen testuingutu bat sortzeko eta gaztetxea kriminalizatzeko". Izan ere, nahiz eta gaztetxeko kideek gertatutako istripuaren berri eman, ertzainek izugarrizko parafernalia erabiliaz leherketa kasuetarako unitate bereziak bertaratuz. Egoera honetaz guztiaz baliatuz gaztetxea goitik behera miatu eta atea prezintatu dute.

Guzti honen aurrean Gazte Asanbladak bi ekimen antolatu du biharko. Arratsaldeko 4etan epaitegien aurrean elkarretaratzea egingo dute inputatutakoari babesa emateko. Arratsaldeko 7etan, berriz, manifestazio bat egingo dute gaztetxearen alde.

AURREKO ALBISTEAK: 

[08-2-23] Zazpi Katu gaztetxearen alde manifestazio jendetsua (Argazki galeria)

[08-2-21] 7Katu gaztetxearen huste saiakera salatu eta mobilizatzeko deia egin du BOMek

[08-2-18] 7Katu gaztetxea berreskuratu dute gazteek

[08-2-18] 7Katuko gazteek mobilizazioa deitu dute arratsalderako (Bilboko Udal Talde Independentistak bidalitako komunikatua eta Argazki galeria)

[08-2-18] 7Katu gaztetxea desalojatzen ari dira (Bideoa)

Comentarios
Añadir nuevoBuscarRSS
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
 
 
Security Image
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.

 
< Anterior   Siguiente >
 

Gai Nagusia

article thumbnailPNV-IU, con el apoyo del PP, suben las tasas e impuestos municipales un 4,2%

mircoles, 15 de octubre de 2008

Como viene siendo habitual en este ayuntamiento, la discusión sobre la actualización de las tasas e impuestos municipales se ha desarrollado sin apenas debate social. Los...

Aurreko gaiak

Hiritarrak

AlbisteakBBK-ko langileen batzordeak CCOOk kutxen bat-egiteaz lortutako akordioaren aurka

mircoles, 19 de noviembre de 2008

CCOOk BBKren eta Kutxaren arteko bat-egiteaz akordioak lortu dituela-eta, BBK-ko Bizkaiko eta Obra Sozialeko langileen batzordeek hori baztertu egin dute. ELA, LAB, UGT eta ASPEM sindikatuek bozkatu...
+ Irakurri

Aurrekoa artikuloak

Politika

AlbisteakGarikoitz Aspiazu La Santen espetxeratu dute

viernes, 21 de noviembre de 2008

Amnistiaren aldeko mugimenduak azaldu duenez, Garikoitz Aspiazu Santutxuarra eta berarekin batera atxilututako Leire Lopezek ez zuten epailearen aurrean deklaratu nahi izan eta hark bi euskal...
+ Full Story

Aurreko artikuloak

Kultura

AlbisteakOihana Bartra eta Arkaitz Estiballes, Bilboko ordezkaritza finalaurrekoan

lunes, 10 de noviembre de 2008

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak amaitu dira. Atzo Zaldibarren bosgarren eta azken kanporaketa egin zuten, eta Mikel Galarzak ez zuen nahiko puntuaziorik lortu finalaurrekoetara...
+ Full Story

Aurreko albisteak

Iritzia

Gutunak¿Cada oveja con su pareja?

mircoles, 05 de noviembre de 2008

Curiosa pareja la que ha formado CC.OO. con el PNV para apoyar la fusión de BBK y KUTXA en una única caja. Toda la vida oyéndoles quejarse de lo mal que lo hacen los jeltzales,...
+ Full Story

Aurreko artikuloak