| Auzokideek zabaldu zuten atzo Pedro Astigarraga plaza |
|
|
|
| sbado, 05 de abril de 2008 | ||||||
|
Herri lanak behin amaituta, Herri Berria San Ignazio eta Ibarrekolandako auzo elkarteak Pedro Astigarraga plaza zabaldu zuen atzo berriro. Egitarau zabala prestatu izan zuen Herri Berriak orain dela lau urte hasitako ibilbidea ondo bukatu dela ospatzeko. Honetaz gain, eta Azkunak atzo egin ez zuen bezala, Ikurriña jarri zuten plazan. 2004ko maiatzaren 31an Herri Berria San Ignazio eta Ibarrekolandako auzo elkarteak, Udalbatzan aurkeztutako mozio baten bidez, Pedro Astigarraga plaza atontzea eskatu zuen. Lau urte igaro ostean, urtarrilean hasitako herri lanak amaitu berri dira. Atzo, berriz, herritarren mesederako berreskuratutako gune zabal hau berriro zabaldu zuen Herri Berria auzo elkarteak jai baten bitartez, Ondalan erraldoien konpartsarekin lagundurik. Ekitaldian EAE-ANVren udal taldeko hautetsi batek parte hartu zuen gonbidatu gisa. Aipatutakoak goiraipatu zuen egun auzo elkarteak egiten ari diren lana herritarren eta auzoen bizikalitatea hobetzeko. "Udal gobernuak hiri erdian soilik inbertitzen duen bitartean, auzo elkarteak dira auzoak aurrera ateratzen dutenak" azpimarratu zuen. Herri Berriak 2004an aurkeztutako mozioa
Powered by !JoomlaComment 3.12 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved. |
||||||
| < Anterior | Siguiente > |
|---|





