Erriberako merkatariek kudeaketa batzordeak emandako datuak gezurtatu dituzte PDF Imprimir E-Mail
martes, 01 de abril de 2008

Langileek kudeaketaz arduratzen den elkarteak berriki eginiko adierazpenak zuzendu dituzte eta eraberritze proiektuarekin bat egin duten merkatariak 38 direla, eta ez 83, zehaztu dute. Merkatariek elkartea Azkunaren morroia izango balitz jokatzen ari dela salatu dute baina egoera bideratzeko prest agertu dira. 18 langilek beren postuak utzi beharko dituzte asteon.

Erriberako merkatuko merkatarien plataformak Jon Ander Ibarra merkatuaren batzorde kudeatzaileko presidentearen hitzak ezeztatu zituen atzo. Ibarrak esan zuenez, 83 dira dagoeneko merkatua eraberritzeko proiektuarekin bat egin eta exijitutako bermea ordaindu duten langileak.

Eraberritzearen aurkako merkatariek onartu egin dute 74 langilek eraberritze lanen gastuak ordaintzeko kontratua sinatu zutela, baina ohar batean zehaztu dutenez, egia da ere 74 horietatik soilik 38k ordaindu zutela, Udalak 2007ko irailaren 5ean egindako planaren arabera, berritze lanak ordaintzeko beharrezkoa omen zen %25,06a.

Merkatal elkarteak, Udalaren oniritziarekin, egindako proiektuaren aurrean kritiko agertu diren lagunek azpimarratu nahi izan dutenez, merkatarien eta elkarte emakidunaren artean sinatutako kontratuak baliozkoak dira, "berdin balio dute dendariak merkatutik kaleratzeko zein kontratuak murrizteko".

Era berean, merkatarien sektore horrek uste du ez dela onargarria batzorde kudeatzaileko presidenteak esatea zenbait merkatarien egoera ez zela aurrera egiteko lain ona eta horregatik beren postua uztea nahiago izan dutela.

18 postu gutxiago

Bestalde, 18 lagunek beren postua itxi behar izango dute asteon. Horren harira, merkatarien plataformak adierazi du langile horiek eraikinaren barruan lanean jarraitu ahal izando luketela, egoera beste bat izando balitz. Plataformak salatu duenez, kalean gelditu diren lagun horiei dokumetu bat sinatzera behartu zituzten, eta dokumentu horiek ordaintzen ez zutenek kalera zihoazela ezartzen zuten.

Nolanahi ere, merkatuaren etorkizuna kolokan ikusten dutenen aurrean plataformak argi utzi nahi izan du egoera oraindik konpon daitekeela, Azkunak merkatuaren eraberritzea bideratzeko ultimatuma eman duen arren. "Beti eskatu izan dugu Udalak berak izatea erriberako merkatuaren kudeaketaren eta eraberritzearen ardura" eta merkatarien ekarpen ekonomikoa beren soldaten araberakoa zatea exijitu dute. "Guk ez dugu zertan Udalaren eraikinik ordaindu", gaineratu dute.

 

 

Comentarios
Añadir nuevoBuscarRSS
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
 
 
Security Image
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.

 
< Anterior   Siguiente >

 

Gai Nagusia

article thumbnailPNV-IU aprueban unos Presupuestos que reducen a la mitad las partidas destinadas a los barrios

mircoles, 17 de diciembre de 2008

Tal y como sucedió hace pocos meses con la actualización de las tasas e impuestos municipales, la discusión y posterior aprobación de los Presupuestos para 2009...

Aurreko gaiak

Elkarrizketa

article thumbnail“Udalbiltza ez da solik legitimoa baizik eta beharrezkoa”

mircoles, 17 de diciembre de 2008

Lander Etxebarria Bilboko zinegotzi ohia eta Udalbiltzaren aurkako epaiketan auzipetua. Udako Euskal Unibertsitatea sustatzea edota EHNA agiria egitea delitu terrorista omen da Espainiar...

Aurreko Elkarrizketak

Hiritarrak

Albisteak19 urteko mutil batek ama jo eta mehatxatu du Otxarkoagan

lunes, 05 de enero de 2009

Bilboko udaltzainek 19 urteko mutil bat -E.M.M.- atxilotu zuten larunbatean Otxarkoagan, ama jo egin zuelakoan. Gorputz osoan eman zizkion kolpeak, euren etxean, eta labana batekin heriotz mehatxua...
+ Irakurri

Aurrekoa artikuloak

Politika

AlbisteakOstegunean zita berri bat salbuespen egoera salatzeko

martes, 06 de enero de 2009

Datorren ostegunean goizeko 8:30etan Barroeta Aldamar kalean kokaturiko EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean egingo da PSOEk ezarritako salbuespen egoera eta ideien kontrako jazarpena eta alderdi...
+ Full Story

Aurreko artikuloak

Kultura

AlbisteakAzkuna gastará en la Cabalgata de Reyes el doble de lo invertido en el Olentzero

lunes, 05 de enero de 2009

206.482 € para la Cabalgata de Reyes frente a los escasos 100.000 € invertidos a la llegada de Olentzero. El ayuntamiento, lejos de impulsar elementos culturales propios o, al menos,...
+ Full Story

Aurreko albisteak

Iritzia

GutunakRobos nocturnos a pacientes en el Hospital de Gurutzeta

martes, 30 de diciembre de 2008

Denuncio que este pasado viernes 26 de Diciembre se han producido una serie de robos a pacientes ingresados en el hospital de Gurutzeta.
+ Full Story

Aurreko artikuloak