| Etxebizitzaren arazoaren konponbidean… egin zure ekarpena! |
|
|
|
| lunes, 31 de marzo de 2008 | ||||||
|
“Etxebizitza Gazteontzat” gazte ekimenak etxebizitzaren arazoa aurre egiteko debatea kalera atera eta arazo larri hau pairatzen duten gazteen iritziak eta ekarpenak biltzeko ekimena abian jarri du. “Etxebizitza Gazteontzat” gazte ekimenak hainbat “hautestontzi” jarri izan ditu Bilboko tabernetan zein gune ezberdinetan. Ekimen honen bidez, Bilbon etxebizitzaren arazoa konpontze bidera eman beharreko pausuak, politikak eta ekintzak finkatu nahi dituzte. Horretarako, ezinbestekoa jotzen dute arazo larri hau pairatzen dutenen iritziak eta ekarpenak. Gazteei animatzeko antolatzaileek hainbat galdera mahai gaineratu izan dute. Besteren artean, “Etxebizitza Gazteontzat” herri ekimena osatzen duten partaideek etxe huts dutenei zergak igo behar zaizkion edota gazteentzako etxe publikoen zein portzentaia izan beharko litzatekeen galdetzen dute. Galdera zuzen hauei erantzunak edota horren inguruko edozein ekarpena jasotzeko prest daude bai hainbat tokitan jarritako “hautestontzietan” bai www.blogak.com/kutxak zabaldutako blogean.
Powered by !JoomlaComment 3.12 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved. |
||||||
| < Anterior | Siguiente > |
|---|










