Administrazioak ez du bermatzen euskarazko ikaskuntza Miribillan PDF Imprimir E-Mail
martes, 18 de marzo de 2008

Miribilla ikastetxeko guraso elkarteak gutun bat plazaratu du bertako euskararen egoera «tamalgarria» dela-eta kezkatuta daudela adierazteko eta egitura bera (eskolaldia eta eskola) euskaldundu behar direla ohartarazteko. Azaldu dutenez, baliabide mugatuak dituzten elkarteak inplikatu dira orain arte; ez Administrazioa.

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea da Miribilla eta maila bakoitzean bi gela ditu. San Frantzisko auzotik gertu dagoenez jatorri kultural askotako 400 bat ikasle ditu. 2005-2006 ikasturtean hasi ziren D eredua eskaintzen eta, une honetan, 2, 3 eta 4 urteko gela banatan euskaraz ikasten da. Beste guztia A eredukoa da. Hasieratik eskatu du Miribillako Gurasoak elkarteak Haur Hezkuntza osoa euskaraz egiteko eta Lehen Hezkuntzarako egokitzapen plan bati ekiteko. Urteak badoaz eta konturatzen dira «ikastetxeak ez duela bermatuko gure seme-alaben euskalduntze-prozesua, ez baitago A eredua kentzeko intentziorik». Jakin badakite «auzoak berak bere arazoak sortzen dituela, ikastetxeko klaustroak ere bere zalantzak dituela... baina, tamalez, legez bermatu beharko litzatekeen elebitasuna ez da gauzatuko eta gure seme-alabek ez dute behar besteko euskara maila lortuko bide honi eutsita».

Guraso hauek ziur daude borondate politikoa izanik eta baliabideak jarriz lor daitekeela benetako euskalduntzea. Beren aburuz, egoera aldatu behar da, «argi baitago euskararen gutxieneko ezagutzarik izan ezean ume horiek desabantaila garbia izango dutela lan munduan sartzean eta gizarteratze-prozesuan».

Eskola urratsak egiten ari bada ere, astiroegi doala iruditzen zaie eta jakin nahi dute Administrazioa egoerari buelta emateko prest dagoen eta nola egingo duen. Gurasoek ere aldaketa sustatu nahi dutela agertu dute, beren seme-alabak dira-eta. «Euskara eskubidea da, baita San Frantziskon ere», eta eskubide hori bermatzeko exijitu dute.

Comentarios
Añadir nuevoBuscarRSS
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
 
 
Security Image
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.

 
< Anterior   Siguiente >

 

Gai Nagusia

article thumbnailPNV-IU aprueban unos Presupuestos que reducen a la mitad las partidas destinadas a los barrios

mircoles, 17 de diciembre de 2008

Tal y como sucedió hace pocos meses con la actualización de las tasas e impuestos municipales, la discusión y posterior aprobación de los Presupuestos para 2009...

Aurreko gaiak

Elkarrizketa

article thumbnail“Udalbiltza ez da solik legitimoa baizik eta beharrezkoa”

mircoles, 17 de diciembre de 2008

Lander Etxebarria Bilboko zinegotzi ohia eta Udalbiltzaren aurkako epaiketan auzipetua. Udako Euskal Unibertsitatea sustatzea edota EHNA agiria egitea delitu terrorista omen da Espainiar...

Aurreko Elkarrizketak