| 4000 lagun batu ziren emakumeen eskubideen alde Bilbon |
|
|
|
| domingo, 09 de marzo de 2008 | ||||||
![]() Martxoaren 8an manifestazio jendetsua burutu zen Bilboko kaleetan, Bizkaiko emakumeen koordinadorak deituta, mobilizazio arrakastasua burutu zen. Abortatzeko eskubidearen alde, emakumeen kontrako indarkeriaren aurka eta elizaren jarreraren kontra oihu egin zuten manifestazioetan parte hartu zutenek.
Martxoaren 8aren harira, izan ziren atzo ekitaldi gehiago ere hainbat herri eta hiritan. Jendetsuak. Bilbon 4000 lagunek manifestazioa egin zuten, eta Donostian Gasteizen mila inguruk. Abortatzeko eskubidearen alde, emakumeen kontrako indarkeriaren aurka eta elizaren jarreraren kontra oihu egin zuten manifestazioetan parte hartu zutenek. Baionako Herriko Etxe aitzinean elkarretaratze isila izan zen. Pankarta baten gibelean jarri ziren denak. Baina hainbatek beren pankartatxoa ere bazuten. Publizitatea. «Emazteen gorputza ez da salgai» idatzia zuen pankarta bat zeraman emazte batek. Beste pankarta batean abortatzeko zentroentzako baliabide gehiago eskatzen zuten. Pankartek Feministok eraldaketarako borrokan leloa ere izan zuten zenbait mobilizaziotan. Apirilaren 12 eta 13an egingo diren Euskal Herriko IV. Jardunaldi Feministen leloa da hori. Jardunaldi horiek hamalau urteren buruan berreskuratuko direla gogorazi zuten hainbat tokitan, eta emakumeen parte-hartzearen aldeko aldarria egin zuten. Espainiako Polizia gogor oldartu zaie emakumeei Iruñeko protestan Indarkeria emakumeen kontra. Indarkeria, Espainiako Poliziaren eskutik. Martxoaren 8rako Iruñeko emakume taldeek antolatu zuten manifestazioa debekatu eta gero, elkarretaratzea egiten saiatu ziren atzo Nafarroako hiriburuko Gazteluko plazan. Ia ordu erdiz lortu zuten, nahiz eta Polizia inguruan izan. Baina emakumeen eskubideak aldarrikatzeko ekimena kolpeka amaitu zen. Halaxe amaitu zuten Poliziek. Istiluen kontrako taldeko kideak plazan sartu, eta emakumeak borrekin jotzen hasi ziren, bortizki. Hitzik erran gabe. Lurrean erorita zirenak ere gogor jo zituzten. Goizean, Barañainen egin zuten elkarretaratzean oldartu zitzaien emakumeei Guardia Zibila. Iruñekoa besta giroan hasi zen, arratsaldeko zazpietan; ordurako, Espainiako Poliziako lau furgoneta Nafarroako Gobernuaren aurrean ziren. Emakumeek abortu eskubidearen eta borroka feministaren aldeko oihuak bota zituzten, eta Elizaren kontrakoak, bertzeak bertze. Mozorroak eta musika baziren. Ehunka pertsonak egin zuten bat plazan, eta hasieratik, hainbat polizia jarri ziren haien artean, erdian. Hasieran lau bertzerik ez; gero hamasei; horiekin, hainbat furgonetatan ailegatu ziren istiluen kontrako taldeko bertze zenbaitek egin zuten bat. Emakumeak, plazatik atera gabe, kioskoaren inguruan mugitzen hasi ziren, eta poliziek bidea itxi zieten. Une horretan ailegatu ziren azken poliziak, eta, hitzik erran gabe, emakumeei oldartu zitzaizkien. Une horretan, Alde Zaharreko karriketara ihes egin zuten elkarretaratzean parte hartzen ari ziren pertsonek. Haien atzetik joan ziren poliziak. Plazan, hala ere, hainbat emakume gelditu ziren. Polizien jarrera salatu zuten, oihuka. Haietako batek berriki egun bakar batean Espainian hiru emakume eta Herrialde Katalanetan laugarren bat akabatu zituztela gogorarazi zion polizia bati. Hark, honela erantzun zion: «Bost axola dit». Bilgune Feministak txalotu egin zuen atzo kalera atera ziren emakumeen jarrera, eta Iruñekoen portaera miretsi zuen bereziki. LAB sindikatuak gogor gaitzetsi zuen Espainiako Poliziak Iruñean erakutsi zuen portaera.
Powered by !JoomlaComment 3.12 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved. |
||||||
| < Anterior | Siguiente > |
|---|






