Prozesu judiziala zabaldu dute 20 gazteren kontra Erriberako eraikina okupatzeagatik PDF Imprimir E-Mail
martes, 04 de marzo de 2008

Goizeko 9etan hasi dira gazteak epailearen aurrean deklaratzen. Inputatutako gazteek azaldu dutenez lehengo fase honetan epaileak erabaki lezake desalojo prebentiboa agindu edo ez.

Bideoa

Kanpoaldean gazteek prentsaurrekoa eskaini dute. Bertan azaldu dituzte Erriberako kaleko 4. eta 5. zenbakiak okupatzera eraman zituzten arrazoiak.

Alde batetik, azaldu dute, bizi proiektu duin bat garatzeko beharrezkoa zaien etxebizitza bat eskuratzea eta bestetik, gaur egungo etxebizitzaren arazoa salatzea. Izan ere, gaur egun gazteoi etxebizitza bat eskuratzea ezinezkoa zaien bitartean, Bilbon 16.000 etxe huts daude. Egoera honen aurrean, salatu dute, argi geratu dela instituzioen geldotasuna eta ezintasuna arazoan eraginkortasunez eskuhartzeko. 

Bi hilabete hauetan lanean ibili hainbat gazte etxea berrabiltzen eta garbitzen. Esan beharra dago etxe hau 10 urte baino gehiago zeramatzala hutsik eta beraz, eraikinaren egoera penagarria zela. Halere, denbora honetan zehar gazteek etxeari bizitza eman diote bai bertan lan eginez baita auzokideekin elkartasun eta laguntza sareak sortuz.

Bukatzeko, Bilboko Okupazio Mugimenduak etxe bat ordaintzeko ezintasuna duten guztioi okupatzera animatu izan dute.

Elkartzenek gogor salatu du gazteen zitazio berri hau, eta etxebizitza eskubidea aldarrikatu izanagatik gaizkile moduan tratatzea ere salatu du.

Comentarios
Añadir nuevoBuscarRSS
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
 
 
Security Image
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.

 
< Anterior   Siguiente >

 

Gai Nagusia

article thumbnailBadator Aste Nagusia!

jueves, 14 de agosto de 2008

Marijaiak eta Konpartsek 30 urte beteko dituzte aurten, bilbotarrentzako jai mundialak eta partehartzaileak eraikitzen.

Aurreko gaiak

Elkarrizketa

article thumbnail“El movimiento pro amnistía existe porque hay una situación contínua de recorte de libertades"

jueves, 14 de agosto de 2008

Julen Larrinaga Imputado en el juicio contra el movimiento pro-amnistíaEl pasado junio finalizó el juicio contra el movimiento pro-amnistía. Una veintena de ciudadanos...

Aurreko Elkarrizketak