Epaileak 20 gazte deitu du aitortzera Erriberako eraikineko okupazioan parte hartzeagatik PDF Imprimir E-Mail
lunes, 03 de marzo de 2008

Gazteak bihar aurkeztu beharko dira epailearen aurrean. Horren harira gazteek okupazioaren aldeko atxikimenduak biltzeari ekin diote. BIDEOA

Abenduaren 28an Arriaga atzean kokaturiko Erribera kaleko 4. eta 5. zenbakietako eraikina okupatu zuten hainbat gaztek. Berau, etxebizitza eskubidearen bermatze bidean eman beharreko pausotzat hartu zuten hasieratik. Orduz geroztik, berriketa lanak burutu dituzte eraikin osoan, fatxada garbitu eta margotu, barruko patioa atondu eta logelak zein gune komunak erabilgarri ipini.

 

Beraien esanetan, alboan bizi diren bizilagunekin harreman egokia izan dute hasieratik. Eurekin harremanetan jarri izan dira eta auzokideek pairatzen duten egoerarekin -irtenarazte arriskua, alegia-  gazteen elkartasun osoa adierazi diete. Dagoeneko 20 lagunek hartzen dute parte Erriberako etxe okupatuaren alternatiban. Autogestioan oinarritutako proiektu hau, Bilboko okupazio mugimenduaren laguntzaz aurrera jarraitzen du. Hala ere, dagoeneko HORMIBAL izeneko etxebizitza-sustatzaileak abiarazitako denuntziak bere horretan jarraitzen du, nahiz eta tratu moduan haien sasi dirua eskaini dien gazteei.Bihar abiaraziko den prozesu judizialaren aurrean, era masibo eta kolektiboan aurre egingo diotela adierazi dute gazteek. “Etxebizitzaren inguruko gatazkan aurpegia emateko garaia heldu delako”, aipatzen dute.  Honen aurrean, mobilizatzera eta borroka honetan atxikitzera deitzen diete auzoko eta hiritar guztiei. Ekimen honen bidez, behin betiko aurpegiratu nahi diete instituzio ezberdinetako buruei, alternatibak osatzen gazteak eraginkorragoak direla, ez dietela ezer sor ez eta ematerik, agerian utzi nahi dute.

Comentarios
Añadir nuevoBuscarRSS
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
 
 
Security Image
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved.

 
< Anterior   Siguiente >

 

Gai Nagusia

article thumbnailBadator Aste Nagusia!

jueves, 14 de agosto de 2008

Marijaiak eta Konpartsek 30 urte beteko dituzte aurten, bilbotarrentzako jai mundialak eta partehartzaileak eraikitzen.

Aurreko gaiak

Elkarrizketa

article thumbnail“El movimiento pro amnistía existe porque hay una situación contínua de recorte de libertades"

jueves, 14 de agosto de 2008

Julen Larrinaga Imputado en el juicio contra el movimiento pro-amnistíaEl pasado junio finalizó el juicio contra el movimiento pro-amnistía. Una veintena de ciudadanos...

Aurreko Elkarrizketak