| Aberri Eguna antolatzeko deialdi irekia |
|
|
|
| lunes, 03 de marzo de 2008 | ||||||
|
Nazio Eztabaida Guneak deialdi irekia egin du biharko Alde Zaharreko Burtsa Auzo etxean. Arratsaldeko 7:30etan hasiko den bileraren xedea Aberri Eguna Bilbotik bultzatzea izango da. Nazio Eztabaida Guneak sustatu eta Euskal Herriko 59 herritarrek Aberri Eguna bateratua ospatzeko deialdia luzatu egin zuten Donostian joan den otsailaren 23an. “Nazioa gara. Zazpiak bat. Burujabetzaren alde” lelopean martxoaren 23an Irungo Fikoba erakustazokan egingo da. Honetaz gain, Aberri egunean balkoietan Ikurrinak jartzeko deialdia egin zuten. Hau guzti hau Bilbotik bultzatzeko deialdi irekia egin dute. Bilera arratsaldeko 7:30etan hasiko da Alde Zaharreko Burtsa auzo etxean.
Powered by !JoomlaComment 3.12 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved. |
||||||
| < Anterior | Siguiente > |
|---|










